Euskalmet - euskal meteorologia agentzia

euskadi.eus

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
 
  • Eguraldiaren iragarpena
  • Pronóstico marítimo
Jarraiguzu:
  • Twitter-era esteka
  • YouTube-ra esteka

Arteagako irrati-zundaketen jaurtigailua

Euskalmeten irrati-zundaketaren bidezko estazio automatikoa

Irrati-zundaketaren bidezko estazio automatikoa

Euskalmetek Euskadiko lehenengo Irrati-zundaketaren bidezko estazio automatikoa jarri du 2012. urtean, Arteagako (Bizkaia) Urdaibaiko Bird Center-en,. Sistema horrek irrati-zundak automatikoki botatzen ditu atmosferara; horrela, tenperaturari, hezetasun erlatiboari, presioari eta haizeari buruzko datuak ematen ditu, 30 m-tik 25 Km-ko altuerara artekoak, metro gutxiko tartearekin. Hau da, troposferako haize-geruza bakoitzaren eta estratosferaren zati baten meteorologi ezaugarriak ematen dizkigu.

Datu horiek oso garrantzitsuak dira dauzkagun fenomeno meteorologikoak (ekaitzak, enbatak, elurteak, denboraleak, beroaldiak…) ezagutzeko eta azaltzeko, baita meteorologi iragarpenak hobetzeko eta katastrofeak ekiditeko ere.( Bideoa ikusi )

Datuak bistaratzea

Euskalmeten helburuetako bat ezaguera zientifikoa piztea eta zabaltzea da. Horretarako, Aranzadi elkartearekin eta Urdaibai Bird Center-ekin batera jaurtitzaile automatiko hau jarri du, zentro hau bisitatzen duten pertsonei nola funtzionatzen duen hobeto ezagutarazteko.

Behean emandako datuak azken zazpi egunetakoak dira. Lehenengo lerroaren datuak plugin bat instalatu ondoren, Google Earthen bidez, “kmz” fitxategiak bistaratzen uzten du. Bigarrenekoek “SKEW-T” diagramen bidez, zundaketaren datuak erakusten dituzte.
Egindako zundaketa guztien datuak deskargatzeko Eusko Jaurlaritzako OPEN DATA-ren zerbitzuan sartu behar da.

17/05/16 17/05/17 17/05/18 17/05/19 17/05/20 17/05/21 17/05/22
KMZ KMZ KMZ KMZ KMZ KMZ KMZ
SKEW-T SKEW-T SKEW-T SKEW-T SKEW-T SKEW-T SKEW-T
TXT TXT TXT TXT TXT TXT TXT
SKEW-T diagrama sin datos17/05/16
Euskadi, auzolana