Euskalmet - euskal meteorologia agentzia

euskadi.eus

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
 
  • Eguraldiaren iragarpena
  • euskoos
Jarraiguzu:
  • Twitter-era esteka
  • YouTube-ra esteka

ADMINISTRAZIO ETA ZERBITZUEN SAILBURUORDETZA

Titularra : Ana Aguirre Zurutuza

Agintaldia: 2016/12/13 - 2020/11/28
Inprimatu

EGINKIZUNAK

1.– Administrazio eta Zerbitzuen Sailburuordetzari dagokio, Segurtasun Sailari esleitutako egitekoen eremuan, jardun-arlo hauek zuzendu eta koodinatzea: ekonomia, ondarea eta aurrekontuak kudeatzea; Saileko zerbitzu orokorrak eta giza baliabideak, eta segurtasun-egiturari laguntzeko baliabide teknikoak eta azpiegiturak, eta baita hauteskunde-prozesuak kudeatzea ere.

2.– Horretarako, 5. artikuluan ikusitako egiteko orokorrez gain, hauek betetzea ere badagokio:

a) Segurtasun Administrazioko zerbitzu laguntzaileetako lan-kontratuko langile finkoa izateko hautapen-probak gainditu dituztenak kontratatzea, baita Saileko Administrazio Orokorreko langile funtzionarioen izendapen askeko lanpostuak eta Segurtasun Administrazioko zerbitzu laguntzaileen lan-kontratuko langileen lanpostuak betetzea ere, horretarako deialdi publikoa egin aurretik.

Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako lanpostuak lehenago aipatutik kanpo gelditzen dira.

b) Sailaren zerbitzuen barne-antolamenduei eta lan egiteko modu eta sistemei buruzko proposamenak egitea, Segurtasun Sailburuordetzarenak izan ezik, Segurtasun Sailaren zerbitzuen lan-sistemak arrazionalizatu eta hobetzearren, eta aipaturiko zerbitzuak eta poliziarenak koordinatzearren.

c) Ertzaintzako kideen estatutu-erregimena ezartzeko administrazio-egintza eta -ebazpen guztiak ematea, beste organo batzuei espresuki izendatu ez bazaizkie.

3.– Administrazio eta Zerbitzuen Sailburuordetzari dagokio Sailaren euskara unitatea koordinatzea, politika publikoetan eta kudeatzen dituzten gainontzeko administrazio-arloetan euskara sustatzeko; horretarako egiteko hauek beteko dituzte, Hizkuntza Politikako Sailburuordetzaren jarraibideekin bat:

a) Eusko Jaurlaritzan Euskararen Erabilera Normalizatzeko V. Plana (2013-2017) definitu, garatu, haren jarraipena egin eta ebaluatzea, betiere Segurtasun Sailari dagokionean.

b) Sailaren euskararen erabilera-planaren urteko kudeaketa-plana definitu, garatu, haren jarraipena egin eta ebaluatzea.

c) Euskararen Erabilera Normalizatzeko V. Planaren tarteko txostena egitea eta Euskararen Erabilera Normalizatzeko VI. Planaren helburuak zehaztea, betiere Segurtasun Sailari dagokionean.

d) Sailaren jardun-arloaren funtzionamenduan aplikatu beharreko hizkuntza-irizpideak definitzea, horien jarraipena egitea, erdietsitako betetze-maila zehaztea eta behar diren neurri zuzentzaileak proposatzea, Eusko Jaurlaritza osoarentzat ezarritako hizkuntza-irizpideen arabera, eta Sailaren ezaugarriak aintzat hartuta.

e) Sailean aplikatu beharreko hizkuntza-irizpideak ezartzea, besteak beste, honako hauetan: hizkuntza ofizialen erabilera zerbitzu-hizkuntza eta lan-hizkuntza gisa; itzulpen-irizpideak; langile publikoen etengabeko prestakuntza orokorra; erregistroa; diru-laguntzak; argitalpenak; Saileko karguen agerraldi publikoak; tresna eta aplikazio informatikoak; interneta eta intraneta; errotulazio finkoa, oharrak eta aldi baterako oharrak; iragarkiak, publizitatea eta kanpainak; izendapen ofizialak; Sailak antolatutako ekitaldi publikoak; edo administrazio-kontratazioa.

4.– Honako zuzendaritza hauek Administrazio eta Zerbitzuen Sailburuordetzaren menpe egongo dira:

a) Kudeaketa Ekonomikoaren eta Baliabide Orokorren Zuzendaritza.

b) Araubide Juridikoaren, Zerbitzuen eta Hauteskunde Prozesuen Zuzendaritza.

c) Giza Baliabideen Zuzendaritza.

Euskadi, auzolana