Euskalmet - euskal meteorologia agentzia

euskadi.eus

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
 
  • Eguraldiaren iragarpena
  • euskoos
Jarraiguzu:
  • Twitter-era esteka
  • YouTube-ra esteka

Komunikazio Zuzendaritza

Titularra: Julián Beloki Guerra

Agintaldia: 2013/04/19 - 2016/12/15
Inprimatu

EGINKIZUNAK

1.– Komunikaziorako Zuzendaritzari honako egiteko hauek dagozkio:

a) Erakundeko informazio- eta publizitate-harremanak zuzendu eta gauzatzea, eta Sailaren informazio orokorra zabaltzea, Sailaren gainerako organo laguntzaile gisa jardunez.

b) Sailaren egitekoarekin zerikusia duten gaietan herritarren parte-hartzea bultzatzeko gizartea sentsibilizatzeko kanpainak edo neurriak diseinatu eta gauzatzea, interesa duten gainontzeko organoekin elkarlanean.

c) Sailaren urteko argitalpen-plana prestatzea Argitalpenetako Zerbitzu Zentralarekin batera.

d) Herritarrei informazio orokorra emateko egitekoak koordinatzea, baita herritarrei informazioa eman eta harrera egiteko Sailaren zerbitzuak eta Zuzenean-Jaurlaritzako Herritarrentzako Arreta Zerbitzua artikulatzen direla ziurtatzea ere.

e) Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoak Interneten duen presentzia-eredua arautzen duen ekainaren 8ko 108/2004 Dekretuan Sailari ematen zaizkion egitekoak.

f) Segurtasun Sailaren interes orokorreko dokumentazio-informazioko zerbitzua kudeatzea, informazio automatizatua emateko, bai bibliografikoa bai prentsa, irrati eta telebistakoa zein Internetekoa.

g) Behar diren dokumentazio bibliografiko eta tekniko guztiak katalogatzeko organo gisa aritzea, Sailaren politika behar bezala gauzatzeko eta administrazio-zerbitzuak optimizatzeko.

2.– Zuzendaritza honi atxikiko zaizkio Ertzaintzaren Prentsa Zerbitzua, eta baita Ertzaintzaren bozeramaile ofizialaren egitekoak beteko dituzten funtzionarioak ere, Ertzaintzako funtzionario-estatutuarekin loturiko gaiekin zerikusia duten kideak salbu.

Euskadi, auzolana