Euskalmet - euskal meteorologia agentzia

euskadi.eus

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
 
  • Eguraldiaren iragarpena
  • euskoos
Jarraiguzu:
  • Twitter-era esteka
  • YouTube-ra esteka

Trafiko Zuzendaritza

Titularra: Sonia Díaz de Corcuera Ruiz de Oña

DONOSTIA-SAN SEBASTIAN, 1
01010 VITORIA-GASTEIZ ( ALAVA)

Tlf.: 945018744 Ext. 18744
Faxa: 945018750

Agintaldia: 2013/04/19 - 2016/12/15
Inprimatu

EGINKIZUNAK

1.– Trafiko Zuzendaritza da Euskal Autonomia Erkidegoko bide-segurtasuneko politikak egiteko eta kudeatzeko ardura duen organoa.

2.– Trafiko eta bide-segurtasunaren araudian xedatutako baimentze-, ikuskatze- eta zehatze-ahalmenak baliatuz, egiteko hauek dagozkio:

a) Trafikoari, motordun ibilgailuen zirkulazioari eta bide-segurtasunari buruzko arauen eta xedapen osagarrien aurkako arau-hausteengatik irekitako zehapen-espedienteak bideratzea eta ebaztea.

b) Baimen bereziak ematea –ezaugarri teknikoengatik edo karga zatiezina garraiatzeagatik– arauz ezarritako gehieneko masak eta neurriak gainditzen dituzten ibilgailuentzat.

c) Lasterketa, txapelketa, lehiaketa, eta, oro har, kirol-probetarako baimena ematea eta horiei buruz informatzea, baldin eta –zati batean edo osorik– Euskal Autonomia Erkidegoko hiriarteko bideetatik egiten badira.

Ekitaldi horiek direla-eta, jendetza handia bilduko dela aurreikusten bada, eta, beraz, horrek segurtasun-mailako arazoak ekar ditzakeela ikusten bada, arlo horri dagokion eskumena baliatzerakoan, Ertzaintzaren Zuzendaritzarekin eta Larrialdiei Aurre egiteko eta Meteorologiako Zuzendaritzarekin koordinatuko da.

d) Ibilgailu historikoei buruzko indarreko araudian xedatutako egitekoak.

e) Gidarien eskola partikularrak baimentzea, kontrolatzea eta ikuskatzea, indarreko araudiari jarraikiz.

Lehen aipatutako b), c), d) eta e) idatzi-zatiei lotutako eskumenak Trafikoko Lurralde-bulegoei dagozkien organoek baliatuko dituzte, beren eskumen-eremuaren barruan.

Lehen aipatutako a) idatzi-zatiari lotutako eskumena Trafikoko Lurralde-bulegoei dagozkien organoek eta Automatizatutako Salaketak Izapidetzeko Zerbitzuko arduradunak baliatuko dute, beren eskumen-eremuaren barruan.

Trafikoari, ibilgailu motordunen zirkulazioari eta bide-segurtasunari buruzko zehapen-prozedura arautzen duen araudian xedatutako ondorioetarako, Trafikoko Lurralde-bulego bakoitzeko instruktorea edo Trafikoko Arau-hausteak Izapidetzeko Zentro Automatizatuko (TAIZA) instruktorea izango da zehapen-espedienteak izapidetzeko organo arduraduna, eta zehatzeko eskumena izango dute Trafikoko Lurralde-arduradunek edo Trafikoko Arau-hausteak Izapidetzeko Zentro Automatizatuko (TAIZA) arduradunak.

3.– Trafikoa eta bide-segurtasuna kudeatzearen eta kontrolatzearen arloan, Trafiko Zuzendaritzari honako egiteko hauek dagozkio:

a) Hiriarteko trafikoaren kudeaketa eta kontrola. Horren ondorioetarako, maiatzaren 22ko 87/2001 Dekretuaren bidez sortutako Trafikoa Kudeatzeko Zentroa eta helburu horretarako sortutako gainontzeko instalazioak zuzentzea eta kudeatzea dagokio.

b) Hiriarteko bideetako segurtasuna eta arintasuna hobetzeko jarduerak planifikatzea, zuzentzea eta koordinatzea, batez ere, hiri barruko bideetarako eta hiri handietarako sarreretan, baita trafiko handikoak eta arriskutsuak diren zati edo guneetan eta zeharbideetan ere.

c) Erabiltzaileei bide publikoetako trafikoaren egoeraren berri ematea.

d) Euskal Autonomia Erkidegoko bide publikoetako trafikoaren kontrol, arautze, zaintza eta diziplinarako, bideokamerak eta irudiak hartu eta erreproduzituko dituen beste edozein bitarteko jartzeko eta instalatzeko agintzea, baldin eta udalen esku ez badago bide publiko horietan trafikoa arautzea.

e) Trafikoa arautzeko neurri bereziak ezartzea, indarreko legediarekin bat etorriz.

4.– Trafiko Zuzendaritzak Ertzaintzaren laguntza izango du, aurreko paragrafoetan adierazitako eskuduntzak garatzeko. Horretarako, Trafiko Zuzendaritzak dagozkion jarraibideak emango dizkio Ertzaintzari.

5.– Bide-segurtasunerako prestakuntza, hezkuntza eta ikerketaren arloan, egiteko hauek dagozkio:

a) Bide-prestakuntzako irakasle-titulua eta gidarientzako eskola partikularren zuzendariaren titulua lortzeko ikastaroetarako deia egitea, aipatutako titulu horiek ematea, eta birziklatzeko ikastaroetarako deia egitea, eskola horietako irakasleentzat.

b) Jarduera-programak eta zabalkunde-kanpainak prestatzea, hezkuntza, prestakuntza eta bide-segurtasunaren arloan, eta hezkuntza-administrazioarekin lankidetzan aritzea, ikastetxeetan bide-segurtasuneko berariazko programazio bat lortzeko.

c) Bide-berreziketarako eta -sentsibilizaziorako ikastaroak kudeatzea eta nola eman behar diren zehaztea.

d) Osasunaren arloan eskumena duen Administrazioarekin lankidetzan aritzea, edari alkoholdunek, droga toxikoek, estupefazienteek eta gai psikotropikoek istripuetan duten eragina aztertzeko eta egoera horri aurre hartzeko.

e) Trafiko eta bide-segurtasunaren arloko azterketak eta ikerlanak egitea. Trafiko Zuzendaritzak garatzen du Trafiko eta Bide-segurtasuneko Behatokiaren eginbeharra, zeinak trafiko eta bide-segurtasunari buruzko informazioa biltzeko, aztertzeko eta zabaltzeko ardura baitu.

6.– Trafiko Zuzendaritzak, bere egitekoen barruan, lankidetzan jardungo du errepideen arloan eskumena duten Administrazioekin, baita Europa Barneko Errepideen Sarearekin loturiko beste Administrazio batzuekin ere, izan herrialdekoak izan nazioartekoak.

Euskadi, auzolana