Euskalmet - euskal meteorologia agentzia

euskadi.eus

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
 
  • Eguraldiaren iragarpena
  • euskoos
Jarraiguzu:
  • Twitter-era esteka
  • YouTube-ra esteka

Joko eta ikuskizun Zuzendaritza

Titularra: Aitor Uriarte Unzalu

Agintaldia: 2013/04/19 - 2016/12/15
Inprimatu

EGINKIZUNAK

1.– Joko eta Ikuskizun Zuzendaritzari honako egiteko hauek dagozkio:

a) Ausazko jokoei eta jendaurreko ikuskizun eta jolas-jarduerei buruzko politika publikoak lantzea.

b) Modalitate bateko edo besteko jokoak ustiatzen dituzten enpresak sortzeko baimena ematea, baita jokoak eta lokalak ustiatzekoa ere, baldin eta indarreko legediaren araberakoak badira.

c) Joko-makinak eta makina laguntzaileak ustiatzeko baimen-mota guztiak ematea, eta, hala dagokionean, baimena iraungi izana deklaratzea.

d) Sare informatiko, sare telematiko eta joko-sistemen bidez, joko-jarduerak baimentzea, dagokion araudi eta plangintzaren eremuan.

e) Jokoaren Erregistro Nagusia eta haren atal guztiak kudeatzea, baita joko-lokaletarako sarrera galarazia duten pertsonen erregistroa ere.

f) Joko-jarduerekin lotutako egitekoak burutzeko beharrezkoak diren lanbide-agiriak ematea.

g) Joko- eta apustu-elementuak homologatzea.

h) Herritarren jarrerei, adingabeei eta menpekotasunezko jokabideen kontrolari dagokienez, jokoak gizartean duen eraginaren ikerketa sustatzea.

i) Herritarrei zuzendutako sentsibilizazio kanpaina publikoak egitea, joko arduratsua eta bermeduna lortzeko.

j) Ikuskizun publikoen eta jolas-jardueren arloan Segurtasun Sailari izendatutako eskumen guztiak baliatzea, beste organo batzuei izendatutako eskumenak salbuespen direla.

k) Datuak mantentzea eta ustiatzea, eta estatistikak eta azterketak egitea, joko eta ikuskizunen urteko memoria landu ahal izateko.

l) Joko eta ikuskizun publikoen arloan eta jolas-jardueren arloan zehatzeko ahalmena kontrolatzea, ikuskatzea eta baliatzea, zehapen hauek jarriz: Euskal Autonomia Erkidegoan Jokoa arautzeko azaroaren 8ko 4/1991 Legearen 32.1 artikuluan, eta Jendaurreko Ikuskizunak eta Jolas Jarduerak arautzeko azaroaren 10eko 4/1995 Legearen 38.3.b) artikuluan jasotako zehapenak, baita indarrean dauden arauek izendatzen dizkiotenak ere.

Halaber, kirol-ikuskizunetan egon daitekeen indarkeria, arrazakeria, xenofobia eta intolerantziaren aurkako uztailaren 11ko 19/2007 Legean aurreikusitako zehapen-erregimenari buruzko espedienteak bideratzea ere badagokio, eta arau-hauste arin eta larriei dagozkien zehapenak jarriko ditu.

Joko eta Ikuskizun Zuzendaritzako Lege Aholkularitza Arloak bideratuko ditu zehapen-espediente horiek.

2.– Zuzendaritza honen menpe dauden lurralde-bulegoek honako ahalmen eta eskumen hauek izango dituzte dagokien lurralde-eremuan, betiere zuzendariak emandako irizpideen arabera:

a) Baimenak ematea, jendaurreko ikuskizunak eta jolas-jarduerak egiteko. Nolanahi ere, salbuespen izango dira 10.000 lagunetik gorako edukiera dutenak eta zezen-ikuskizun nagusiak.

b) «B» motako makinei eta jokorako makina laguntzaileei dagozkien izapideak egitea eta baimenak ematea. Nolanahi ere, salbuespen izango dira honako hauei dagozkien baimentzeak: ustiapen-baimenak eta horien eskualdatzeak, erredentzio-makinak edo «AR» izenekoak ustiatzeko erantzukizun-adierazpenak jasotzea, eta jolas-aretoak ustiatzea.

c) Beharrezko lanbide-dokumentuak ematea eta berritzea, bingo-aretoetan jardun ahal izateko.

d) Lokal publikoen dokumentazioa eta datu-baseak kudeatzea eta eguneratzea, baldin eta horren kontrola Joko eta Ikuskizun Zuzendaritzari badagokio.

e) Dagokien lurralde-eremuko ikuskaritzarekiko koordinazioa.

3.– Adierazitako egiteko horiek betetzeko, Ertzaintzaren Joko eta Ikuskizun Atala Joko eta Ikuskizun Zuzendaritzaren menpe egongo da funtzionalki, Euskal Autonomia Erkidegoan jokoa arautzeko azaroaren 8ko 4/1991 Legeko 34.2 artikuluari eta Jendaurreko Ikuskizunak eta Jolas Jarduerak arautzeko azaroaren 10eko 4/1995 Legeko 25. artikuluari jarraikiz.

Orobat, Joko eta Ikuskizun Zuzendaritzak, joko eta ikuskizunen politikak finkatzeko, horretarako behar duen informazioa eskatu ahal izango dio Ertzaintzaren Zuzendaritzari.

Euskadi, auzolana