Euskalmet - euskal meteorologia agentzia

euskadi.eus

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
 
  • Eguraldiaren iragarpena
  • euskoos
Jarraiguzu:
  • Twitter-era esteka
  • YouTube-ra esteka

Kudeaketa Ekonomikoaren eta Baliabide Orokorren Zuzendaritza

Titularra : María Guadalupe Camino García

 

Agintaldia: 2013/04/19 - 2016/12/15
Inprimatu

EGINKIZUNAK

1.– Kudeaketa Ekonomikoaren eta Baliabide Orokorren Zuzendaritzak Sailaren administrazio ekonomikoa eta kontratazioa egiteko ardura osoa du, eta, horrenbestez, honako egiteko hauek izango ditu:

a) Sailaren Aurrekontuaren Aurreproiektua prestatu eta zuzentzea, baita horren jarraipena egitea ere. Behar diren aurrekontu-aldaketak izapidetzea eta gastu-programen ebaluazioa egitea. Era berean, Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiaren aurrekontu-proiektuaren prestakuntza koordinatzea eta Sailaren aurrekontuarekin bateratzea.

b) Sailaren kudeaketa ekonomikoa egitea, informazio-, etengabeko ebaluazio- eta jarraipen-sistemak ezarriz eta mantenduz.

c) Kontratazio-espedienteak kudeatzea, eta, halaber, Sailari esleitutako ondare-espedienteak kudeatzea dagokio.

Segurtasun Sailaren kontratazio-mahaia zuzendaritza honi atxikiko zaio.

Berari dagokio, halaber, Segurtasun Sailaren jardun-arloarekin zerikusia izanagatik beste sail batzuetako organoek izapidetu behar dituzten kontratazio- edo ondare-arloko bestelako espedienteen izapidetzea sustatzea.

d) Eduki ekonomikoko arau-xedapenen, administrazio-hitzarmenen, eta diru-laguntzak arautzen dituzten aginduen aurreproiektu eta proiektuek duten eragina –lege, aurrekontu eta ekonomiaren aldetik– aztertu eta gainbegiratzea, fiskalizazio-organoetara bidali baino lehen. Era berean, derrigorrez txosten juridikoa behar duten administrazio-kontratazioko gaiei buruzko irizpenak ematea.

e) Euskadiko Ogasun Orokorrari dagozkion berezko arloei dagokienez, sail guztiei esleitutako gai orokor eta komunak direlako, berak ere betetzekoak direnak.

f) Segurtasun Sailburuordetzaren informazio-teknologien eta telekomunikazioen planak eta programak prestatzea, Sailburuordetzaren gainontzeko organoekin batera; eta programa horien ondoriozko informatika-zerbitzuak ematea.

g) Segurtasun Komunikazioen Sare Ofiziala eta segurtasun-jarduerak garatzea helburu duten gainerako tresnak eta sistemak plangintzan jaso, diseinatu, kudeatu eta mantentzea.

h) Polizia-arloko materialak eta azpiegiturak beharrezkoak eta egokiak diren aztertu eta ebaluatzea, baita horien estandarizazioa eta homologazioa proposatzea ere.

i) Polizia-arloko azpiegiturak eta baliabide materialak ezarri, lortu, mantendu eta berritzeko planak eta programak proposatzea.

j) Baliabideen hornikuntza eta dotazioaren erantzukizuna, Ertzaintzaren ibilgailuak barne, baita ibilgailuen kudeaketaren kontrola ere.

k) Baliabideak eskuratu eta kudeatzea, azpiegitura fisikoak eta segurtasun publikoko euskal sistemari dagozkion egitekoak betetzeko beharrezko informatika- eta telekomunikazio-sistema oro ezarri eta kudeatzea.

Era berean, zuzendaritza honek Segurtasun Sailburuordetzaren ardurapeko segurtasun-jarduerekin zerikusia duten informatika- eta telekomunikazio-sistemak eta horien mantenua emango ditu, eta Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademia erakunde autonomoak bere egitekoak betetzeko eskatutakoak ere bai, betiere, aurretiaz ordainduta badaude.

l) Segurtasun Sailaren menpeko eraikinei dagokienez, zuzendaritza honek berariazko gainbegiratze-zerbitzua emango du: obra-proiektuak, ikuskaritza teknikoa, kalitate-kontrola, eta egiaztagirien jarraipena. Era berean, Segurtasun Sailarenak diren eta segurtasun-jarduerekin loturik dauden informatika- eta telekomunikazio-instalazioen mantentze-lana ere bere gain dago.

2.– Kudeaketa Ekonomikoaren eta Baliabide Orokorren zuzendariari dagozkio Sailaren kontratazio-organoaren eskumenak aurrekontuko lizitazio-oinarria 300.000 euro baino gutxiagokoa den espedienteetan.

Halaber, Sailaren 300.000 euro baino gutxiagoko gastuak baimentzea ere badagokio.

Euskadi, auzolana