Euskalmet - euskal meteorologia agentzia

euskadi.eus

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
 
  • Eguraldiaren iragarpena
  • euskoos
Jarraiguzu:
  • Twitter-era esteka
  • YouTube-ra esteka

Segurtasuna Koordinatzeko Zuzendaritza

Titularra: Rodrigo Gartzia Azurmendi

Agintaldia: 2013/04/19 - 2016/12/15
Inprimatu

EGINKIZUNAK

1.– Segurtasuna Koordinatzeko Zuzendaritzak Segurtasuneko sailburuordeari laguntza emango dio haren egitekoetan eta eskumenetan:

2.– Polizia-antolamenduaren arloan, honako hauek dagozkio:

a) Segurtasun arloko jarduera-plan orokorren eta informazio-sistemen gaineko aholkuak ematea, baita antolaketa-proiektuen gainekoak ere.

b) Euskal Herriko Poliziaren Datu Bilketarako Zentroa kudeatzea.

c) Polizia-artxiboen eta -erregistroen ezaugarriak, segurtasun-betebeharrak eta antolamendu-protokoloak zehaztea, eta hori dena behar bezala aplikatuko dela zaintzea. Euskal Autonomia Erkidegoko Segurtasun Batzordearen eta hortik sortutako batzordeen agiriak eta erabakiak artxibatzea eta horien jarraipena egitea. Polizia-gaietako erreferentziazko fondo bibliografikoak kudeatzea, bai eta itzulpen eta interpretaritzako laguntza zentralizatua emateko zerbitzuak kudeatzea ere.

d) Polizia-zerbitzu publikoaren araubide juridikoari buruzko arloetan aholkuak ematea Ertzaintzako zuzendaritza-organoei.

3.– Segurtasun publikoaren arloan, honako hauek dagozkio:

a) Sailburuordetzako organoen eta Euskadiko segurtasun publikoaren sistemako beste administrazio batzuen arteko lankidetza-bideak sustatzea.

b) Euskadiko segurtasun publikoaren sistema definitzeko lankidetza- eta koordinazio-mekanismoak bultzatzea.

c) Otsailaren 21eko 1/1992 Lege Organikoak –Herritarren Segurtasuna babesteari buruzkoak– eta uztailaren 30eko 23/1992 Legeak –Segurtasun Pribatuari buruzkoak– xedatzen duten zehapen-erregimenari buruzko espedienteak irekitzea eta izapidetzea.

d) Segurtasun publikoaren sistema hobetzeko Herritar-ekimenen bulegoa kudeatzea.

e) Segurtasuneko sailburuordeari laguntzea uztailaren 21eko 168/1998 Dekretuak ematen dizkion eskumenak erabiltzen (168/1998 Dekretua, Euskal Herriko Poliziak toki publikoetan bideokamerak erabiltzeko baimenen eta haien erabileraren erregimena garatzen duena).

f) Segurtasun publikoaren arloan, beste instituzio edo/eta erakunde publiko zein pribatuekiko harremanak sustatzea, koordinatzea eta bideratzea, hargatik eragotzi gabe Segurtasun Saileko beste zuzendaritzen eskumenak.

g) Udaltzaingoen koordinazioari dagozkion egitekoak, ekainaren 28ko 15/2012 Legearen 38.b) artikuluan eta 37. artikuluan xedatutakoak (15/2012 Legea, Euskadiko Segurtasun Publikoaren Sistema Antolatzekoa).

h) Euskadiko udaltzaingoen erregistroa kudeatzea, eta udaltzaingoen egiaztatze profesionalerako dokumentazioa lantzea.

i) Udaltzaingoen kidegoak sortzeko baimen-eskabideak izapidetzea, baldin eta baimen hori legez beharrezkoa bada. Halaber, dekretu honen 13.3.g) artikuluan adierazten diren eskabideak izapidetzea.

j) Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiarekin lankidetzan aritzea, EAEko udaltzainak hautatzeko oinarrizko irizpideak zehazten eta hainbat ikastaro antolatzen: sartzeko ikastaroak, etengabeko prestakuntzako ikastaroak, espezialitate-ikastaroak eta gora egiteko ikastaroak.

4.– Segurtasuna Koordinatzeko Zuzendaritzari dagokio, halaber, Segurtasun Saileko estatistiken lanketa koordinatzea, eta Saila ordezkatzea arlo horretan eskumena duten organoetan.

5.– Segurtasuna Koordinatzeko Zuzendaritzak, beraren egitekoak gauzatzeko, Egitura Aginduan zehaztuko diren Ertzaintzaren atalen laguntza izango du, bertan azalduko den menpekotasunpean.

Euskadi, auzolana