Euskalmet - euskal meteorologia agentzia

euskadi.eus

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
 
  • Eguraldiaren iragarpena
  • euskoos
Jarraiguzu:
  • Twitter-era esteka
  • YouTube-ra esteka

Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako Zuzendari Nagusia

Izena: Malentxo Arruabarrena Julián andrea

Agintaldia: 2013/01/16 - 2016/12/15
Inprimatu

EGINKIZUNAK

Eginkizunak:

  1. Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiaren eginkizunak izango dira, Poliziari eta herritarren segurtasunari eta arlo horretako jarduera osagarriei dagokienez:
    1. Ertzaintzaren eskala eta kategorietan sartzeko hautaketa-prozesuen oinarriak ezartzea, hautaketa-prozesu horietarako deialdiak egitea, epaimahai kalifikatzaileak izendatzea eta, oro har, hautaketa-prozesuak egiteari dagozkion eskudantzia guztiak.
    2. Toki-administrazioaren mendeko polizia-kidegoetako eskala eta kategorietan sartzeko oinarrizko arauak egitea. Arauok Ertzaintzan beste horien baliokide diren eskala eta kategorietarako ezarritakoen antzeko irizpideei egokituko zaizkie. Orobat, eta batez ere, guztientzako berdinak eta nahitaez aplikatzekoak diren hautaketa-prozesuetako programa, eduki eta egiturak egitea.
    3. Euskal Herriko Polizia osatzen duten kidegoetako eskaletan eta kategorietan sartzeko aldez aurreko prestakuntza-ikastaroak eta praktikaldiak programatu, antolatu eta garatzea, eta Euskal Herriko Poliziako kideen etengabeko prestakuntza eta espezializaziorako prestakuntza antolatu eta garatzea. Horretarako, akademiak, dagozkien administrazioekin batera, kidego horien prestakuntza-beharrizanak ebaluatuko ditu aldiro-aldiro. Akademiak toki-erakundeen prestakuntza-zentroei eskuordetu ahal izango dizkiete, hala eskatzen badute, beren menpeko polizia-kidegoetako eskala eta kategorietan sartu aurreko prestakuntza-ikastaroen eta praktikaldien antolaketa eta garapena. Hizkuntza-trebakuntzarako ikastaroak programatu, antolatu eta garatzea Ertzaintzako kideak euskalduntzea lortzeko.
    4. Udalerrien mendeko karrerako funtzionarioen prestakuntza-planetarako oinarrizko irizpideak prestatzea, haien garapena koordinatzea eta gauzatzen laguntzea.
    5. Udal-jagole edo mugikortasun-agente sartzeko oinarrizko arauak egitea, eta horien prestakuntza-ikastaroak programatu, antolatu eta garatzea. Akademiak hala eskatzen duten toki-erakundeen prestakuntza-zentroen gain utzi ahal izango du langile horien prestakuntza-ikastaroen antolaketa eta garapena.
    6. Dagokion udalerriak akademiaren esku uzten duenean, toki-administrazioaren mendeko polizia-kidegoen eskala eta kategorietan sartzeko hautaketa-prozesuak gauzatzea. Era berean, udalerriekin elkarlanean aritu ahal izango da, eta laguntza teknikoa ere eskaini ahal izango die, polizia-kidegoetako funtzionarioen hautaketari dagozkion gaietan. Halaber, udalerriek hautaketa-prozesuetarako deialdiak egiten dituztenean, eginkizunak egokiro betetzeko behar dituzten lankidetza-materiala eta laguntza teknikoa eskuratu ahal izango dizkie epaimahaiei.
    7. Segurtasun pribatuko langileak gaitzeko prestakuntza– edo zabalkunde-jarduerak garatzea, eta herritarrak babesten jarduten diren beste erakunde publiko edo pribatu batzuekin batera elkarlanean jardutea, beren helburuak betetzeko egokia den prestakuntza sustatuz eta garatuz.
  2. Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiaren eginkizunak, larrialdiei erantzuteko eta babes zibileko eremuan, honako hauek dira:
    1. Larrialdiei aurre egiteko eta babes zibilerako euskal sistemaren barruan euskal administrazioen menpeko diren eta arauz ezarrita dauden funtsezko edo oinarrizko zerbitzuetako langile izateko aurretiko prestakuntza-ikastaroak eta praktikaldiak programatu, antolatu eta garatzea. Akademiak toki-erakundeen prestakuntza-zentroei eskuordetu ahal izango dizkiete, hala eskatzen badute, larrialdiei aurre egiteko eta babes zibilerako euskal sistemako funtsezko edo oinarrizko zerbitzuetako eskala eta kategorietan sartu aurreko prestakuntza-ikastaroen eta praktikaldien antolaketa eta garapena.
    2. Larrialdietako eta babes zibileko gaiei buruzko prestakuntza-ekintzak planifikatu, programatu, antolatu eta ematea, larrialdiei aurre egiteko eta babes zibilerako euskal sisteman zuzenean edo zeharka esku hartzen duten profesional eta langile mota guztientzat, diren enplegatu publikoak, erakunde pribatuetako enplegatuak edo boluntarioak.
    3. Suteak prebenitzeko eta itzaltzeko zerbitzuetan eta salbamendu-zerbitzuetan sartzeko eta zerbitzu horietako lanpostuetan gora egiteko hautaketa-prozesuak, edo prozesuaren zatiren bat, planifikatu, antolatu eta gauzatzen laguntzea, dagokion prozesuaren ardura duen administrazioak gomendio uzten dionean. Nolanahi ere, Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiak laguntza teknikoa eta aholkularitza eskainiko dizkie administrazio-eskudunei, hala eskatzen diotenean.
    4. Foru- eta toki-administrazioekin elkarlanean aritzea, suteak prebenitzeko eta itzaltzeko zerbitzuetako eta salbamenduko zerbitzuetako langileak hautatzeko behar diren profilak, ezagupenak eta eskumenak zehazteko orduan, eta hautaketa-prozesuetako probak eta metodoak helburu horiei egokitzea.
    5. Curriculumak lan daitezela eta programak homologa daitezela sustatzea, larrialdiei aurre egiteko eta babes zibilerako euskal sistema eratzen duten mailetan kualifikaziorik onena eta prestakuntza-baliokidetasuna lortze aldera. Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiak ahaleginak egingo ditu hitzarmenak eta akordioak lotzeko Euskadiko su-itzaltze eta -aurreikuspeneko eta salbamenduko zerbitzuen entitate titularretako organo eskudunekin, emango dituzten ikastaroak baliozkotzeko helburuz. Izan ere, litekeena da ikastaro horiek ere kontuan hartzea zerbitzu horietarako hautaketa-probetan edo, zenbait kasutan, barne-promozioan.
  3. Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiaren eginkizunak dira, orobat, honako hauek:
    1. Ikerketa eta berrikuntza sustatzea eta bultzatzea segurtasun publikoaren arloan, unibertsitateekin eta bestelako ikerketa-zentroekin lankidetzan.
    2. Segurtasun publikoaren arloko zuzendaritza-postuetako lana behar bezala egiteko prestakuntza diseinatu eta garatzea, eta segurtasun publikoaren arloan erakunde publiko nahiz pribatuek zuzendaritza-postuetarako ematen dituzten beste ikastaro batzuk ere egiaztatzea eta homologatzea, edukiak eta irakastorduak kontuan hartuta.
    3. Akademiak ematen dituen ikastaroak gainditu izana edo haietan parte hartu izana egiaztatzen duten tituluak eta diplomak ematea, eta ikastaro horiek baliozkotu edo ez erabakitzea.
    4. Prestakuntzarako edo zabalkunderako argitalpenak lantzea Euskal Herriko Poliziako funtzionarioentzat eta larrialdiei aurre egiteko eta babes zibilerako euskal sistemako esku-hartzaileentzat, haien kualifikazio profesionala eta espezializazioa lortze aldera.
    5. Unibertsitateko, hezkuntzako eta lanbide-heziketako erakundeekiko edo izaera berdintsuko helburua duten beste zentro edo eskola batzuekiko lankidetza sustatzea.
    6. Segurtasun publikoaren arloko dokumentazio-zentro bat sortzea, segurtasun-zerbitzuetako eta larrialdi-zerbitzuetako ikasle eta langileen prestakuntza eta eguneratze iraunkorrean lagun dezan.
    7. Lege honek esleitzen dizkionak edo beste lege edo xedapen batzuek aitortzen dizkiotenak.
  4. Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiak ahalegina egingo du eskumena daukan administrazioak bateratasun akademikoa eman dezan, bere mendeko zentroetan ematen diren ikasketetarako. Horretarako, akademiak ahalegina egingo du ikastaro horien izaera eta iraupena eta ikasten hasteko eskatu beharreko titulazioa hezkuntza-administrazioaren eskakizunetara egokitzeko; gainera, hezkuntza-administrazioaren, unibertsitatearen, Botere Judizialaren eta ikaskuntzarako lagungarri izan daitezkeen beste erakunde, zentro edo ikastetxeen lankidetza ere sustatuko da.

    Hezkuntza-sistema orokorreko unibertsitate-ikasketen barruan, segurtasun publikoari eta larrialdiei dagokion prestakuntza emateko, aukeran dago Euskal Herriko Unibertsitateari atxikitako prestakuntzako unibertsitate-zentroa sortzea. Horretarako sortutako kontseilu akademikoak aginduko lituzke zentro horretarako alderdi akademikoak, eta egitura– eta funtzionamendu-alderdiak, berriz, prestakuntzaz arduratzen den organoak. Hori guztia bat etorrita unibertsitate-legeriarekin, unibertsitateko berezko araudiarekin eta atxikipena arautzen duen lankidetza-hitzarmenarekin, zeinak zentroaren egitura, irakaskuntza-jarduerak, finantziazioa eta funtzionamendua arautuko baititu.

Euskadi, auzolana