Euskalmet - euskal meteorologia agentzia

euskadi.eus

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
 
  • Eguraldiaren iragarpena
  • euskoos
Jarraiguzu:
  • Twitter-era esteka
  • YouTube-ra esteka

Giza Baliabideen Zuzendaritza

Titularra : Miren Karmele Arias Martínez

LARRAURI MENDOTXE BIDEA, 18
48950 ERANDIO ( BIZKAIA)

Tlf.: 946078000
Faxa: 946078449

Agintaldia: 2013/04/19 - 2016/12/15
Inprimatu

EGINKIZUNAK
  1. Giza Baliabideen Zuzendaritzaren gain dago Ertzaintzako funtzionarioen estatutu-araubidea kudeatu eta ezartzea, eta Ertzaintzaren giza baliabideen politikak aztertu, bultzatu eta garatzea, baita Segurtasun Administrazioko zerbitzu laguntzaileetako lan-kontratuko langileak kudeatzea ere, EAEko Poliziaren eta Larrialdietako Zerbitzuen Ikastegiko langileak salbu.
  2. Ertzaintzako funtzionarioen estatutu-araubidea kudeatu eta ezartzeari, eta polizia-talde horren giza baliabideen politikak garatzeari dagokionez, hauxe dagokio:

    a) Ertzaintzako funtzionarioei dagokien araubidea zuzendu eta administratzea, eta, bereziki, araubide hori ohiko eran kudeatu eta aplikatzea. Hartara, hurrengo egiteko hauek izango ditu:

    1. Sailaren izenean ordezkaritza izatea Ertzaintzako langileen ordezkari diren erakunde sindikalekiko harremanetan, eta arlo horretako negoziazio kolektiboaren zuzendaritza eramatea.
    2. Ertzaintzako funtzionarioei lanpostuak jabetzan ematea, administrazio-egoerak onartzea, jarduneko egoerara itzultzea onartzea, ezgaitasunagatik bigarren jarduerara pasatzea, eta derrigorrezko zein ezintasunagatiko erretiroak onartzea.
    3. Presentzia-kontrola. Berariazko ebazpena behar duten lizentziak eta baimenak ematea.
    4. Bateragarritasun-espedienteak ebaztea.
    5. Ertzaintzako langileen hirurtekoak eta emandako zerbitzuak aitortzea.
    6. Ertzaintzako funtzionarioen araubidea (juridikoa eta lansariena) eta laneko baldintzak kudeatu eta aplikatzea, barne direla nomina kudeatzea, zerbitzuagatiko kalte-ordain eta konpentsazioen araubidea, maileguak eta gizarte-onurak eman eta kudeatzea, baita Ertzaintzaren lan-egutegia aztertu, irizpena eman, negoziatu eta horri buruzko jarraipena egitea ere.
    7. Lanpostuen zerrendak egitea eta horiek kudeatzea. Lanpostuak betetzeko lehiaketak deitu eta ebaztea, eta zerbitzu-eginkizunak eman eta atzera botatzea, postu horiek betetzeko ohiko modua zeinahi izanik ere.
    8. Ertzaintzako langileen gastuen aurreikuspena eta kontrola, Kudeaketa Ekonomiaren eta Baliabide Orokorren Zuzendaritzarekin batera.
    9. Langileen Erregistroa zuzendu eta kudeatzea, eta ziurtagiriak ematea Ertzaintzako funtzionarioen lan-gorabeherei, egoerei eta aitorturiko eskubideei buruz.
    10. Ertzaintzako hizkuntza-normalizazioko prozesuaren analisia, barne-plangintza, jarraipena eta ebaluazioa, Saileko Euskara Unitateak zehaztutako esparruan.

    b) Lan-arriskuen aurreikuspena antolatzea, eta Ertzaintzako funtzionarioak zaintzeko berezko zerbitzua zuzendu eta kudeatzea.

    c) Giza baliabideen politikak aplikatu, garatu eta bultzatzea Ertzaintzan. Baliabideak optimizatzeko, honela jokatuko da:

    1. Ertzaintzako langileen prestakuntza-politikaren diseinuan, plangintzan eta ebaluazioan parte hartzea, EAEko Poliziaren eta Larrialdietako Zerbitzuen Ikastegiarekin batera.
    2. Informazioko eta barne-komunikazioko sistemak diseinatu, ezarri eta kudeatzea.
    3. Giza baliabideak egokiro kudeatzeko egin diren ekimenetatik eta kalitate-proiektuetatik ateratako arrazionalizazio-neurriak ezartzea.
    4. Giza baliabideak egokiro kudeatzeko dagozkion jarraibideak eta oharrak ematea.
    5. Ertzaintzaren antolamenduan eta ondorengo ebaluazioan parte hartzea.
  3. Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiakoak ez diren Segurtasun Administrazioko zerbitzu laguntzaileetako langileei dagokienez, beherago zehaztutako egitekoak dauzka, Euskal Herriko Poliziari buruzko uztailaren 17ko 4/1992 Legearen 5. artikuluarekin bat, eta euskal funtzio publikoaren printzipio orokorrak kontuan harturik, horiek zuzendu eta administratzea dagokio, eta, bereziki:
    1. Giza baliabideen politika aplikatu, garatu eta bultzatzea, langile horiei dagokienez.
    2. Sailaren izenean ordezkaritza izatea ordezkari diren erakunde sindikalekiko harremanetan, eta arlo horretako negoziazio kolektiboaren zuzendaritza eramatea.
    3. Langile horien lanpostu-zerrendak proposatzea.
    4. Behin-behineko lan-kontratuko langileak kontratatzea, eta horretarako lan-poltsak eratu eta kudeatzea.
    5. Lan-kontratuko langile finkoa izateko hautespen-proben oinarriak, programak eta edukia prestatzea, epaimahaiak izendatzea, eta hautespen-prozesua antolatu eta kudeatzea.
    6. Lanpostuak betetzeko prozeduren oinarriak prestatzea, horien deialdia egitea, garapena kudeatzea eta horiek ebaztea. Lan-kontratuko langile horiek jardunean hasteko, lekuz aldatzeko, edo dituzten lan-baldintzak aldatzeko izapideak egitea, eta, hala badagokio, baimena ematea, betiere, indarreko xedapenetan ezarritakoaren arabera.
    7. Lan-arriskuak saihesteko funtzioa antolatzea, eta aurreikuspen-zerbitzua zuzendu eta kudeatzea.
    8. Langile horien hizkuntza-normalizazioaren prozesuaren analisia, plangintza eta jarraipena egitea, Saileko Euskara Unitateak zehaztutako esparruan.
    9. Langileen prestakuntza- eta hobekuntza-plan eta -programak bultzatu eta prestatzea, hargatik eragotzi gabe HAEEren eskumenak.
    10. Langileen Erregistroa kudeatzea, eta ziurtagiriak ematea horien lan-gorabeherei, egoerei eta aitorturiko eskubideei buruz.
    11. Langile horiek ohiko eran kudeatzea, eta, gainera, eskumen-espedienteak ebaztea, derrigorrezko eta ezintasun fisikoagatiko erretiroak onartzea, diziplina-ahalak erabiltzea –kaleratzea salbu–, eta lizentziak eta baimenak ematea.
  4. Era berean, langileak kudeatzeari buruzko Eusko Jaurlaritzako aplikazio horizontalei dagokienez, zuzendaritzari dagokio Saila eta bere erakunde autonomoa zuzendu, ordezkatu eta koordinatzea, eta bere eskumenaren eremuko langileei dagozkien aplikazioen bidez kudeatutako datu pertsonalen gaineko ardura ere bai.
Euskadi, auzolana