Euskalmet - euskal meteorologia agentzia

euskadi.eus

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
 
  • Eguraldiaren iragarpena
  • euskoos
Jarraiguzu:
  • Twitter-era esteka
  • YouTube-ra esteka

Ertzaintzaren Zuzendaritza

Titularra: Gervasio Gabirondo Fernández

LARRAURI MENDOTXE BIDEA, 18
48950 ERANDIO ( BIZKAIA)



Agintaldia: 2013/04/19 - 2016/12/15
Inprimatu

EGINKIZUNAK

Ertzaintzaren Zuzendaritzak honako egiteko hauek ditu:

  1. Euskadiko herritarren segurtasuna hobetzeko neurriak eta gailuak prestatzea eta Segurtasun Sailburuordetzari proposatzea.
  2. Zuzendaritza honen menpe dauden Ertzaintzaren atalen, lurralde-unitateen, unitateen eta sekzioen zuzeneko agintaritza, Ertzaintzaren egitura arautzen duen Aginduari jarraikiz.
  3. Segurtasun Sailari Miñoien, Foralen eta Mikeleteen sekzioen polizia-zerbitzu publikoaren arloan dagozkion eskumenez baliatzea, betiere, bat eginik Euskal Herriko Poliziari buruzko uztailaren 17ko 4/1992 Legearen 110. artikuluan eta horrekin bat egiten dutenetan xedatutakoarekin.
  4. Trafiko Zuzendaritzak bere eskumenekoak diren arloetan finkatzen dituen ildoak, zirkularrak, jarraibideak eta helburuak betetzeko polizia-baliabideak erabiltzea, dekretu honetako 16.4 artikuluarekin bat etorriz. Bi Zuzendaritzen artean ezartzen diren helburuak Ertzaintzak izendatuta dituen helburuen multzoan txertatuko dira.
  5. Ertzaintzaren polizia judizialeko eta ikerketa kriminaleko egitekoei dagozkien lanak zuzentzea.
  6. Polizia judizialaren arduradun den aldetik, Ministerio Fiskalarekiko eta Agintaritza Judizialarekiko harremanak zaintzea.
  7. Herritarrek biltzeko eta manifestatzeko dituzten eskubideak baliatzen dituztenean, gobernu-agintariei dagozkien egitekoak betetzea, eta, oro har, segurtasuna bermatzeari begira garrantzizkoak diren gertakizun eta jardueren aurrean herritarren segurtasuna babesteko beharrezko neurriak hartzea.
  8. Abenduaren 24ko 309/1996 Dekretuak –Euskal Autonomia Erkidegoak segurtasun pribatuaren arloan dituen eskumenak arautzen dituenak– Segurtasun Sailburuordetzari esleitutako egitekoak, Sailaren beste organo batzuei esleitzen ez zaizkienak. Hori dela-eta, honako hauek ere badagozkio: segurtasun pribatuko erakunde, zerbitzu eta jarduerak baimentzea, ikuskatzea eta kontrolatzea, aipatutako dekretuan ezarritakoaren arabera; baimendutako enpresen erregistroa kudeatzea; baita, dela berariaz halakoxeak direlako, dela Ertzaintzari esleitutako egitekoei edo zerbitzuei lotuta daudelako edo horien osagarri direlako, bere eskumenekoak izan daitezkeen beste batzuk ere.
  9. Herritarren Segurtasunari buruzko otsailaren 21eko 1/1992 Lege Organikoan aurreikusitako gaietako zehapen-prozedurak ebaztea, honako hauek ezarriz: gehienez ere 30.050,61 euroko isunak, eta aipatutako Legeko 28. artikuluak hutsegite larriengatik xedatutako gainerako zehapenak.
  10. Zehapenak ezartzea segurtasun pribatuaren araudiaren kontrako arau-hauste larri eta arinengatik, Euskal Autonomia Erkidegoak segurtasun pribatuaren arloan dituen aginpideak arautzen dituen abenduaren 24ko 309/1996 Dekretuaren 12. artikuluarekin bat etorriz.
  11. Uztailaren 21eko 168/1998 Dekretuak esleitzen dizkion egitekoak, EAEko Poliziak toki publikoetan bideokamerak erabiltzeko baimenen eta haien erabileraren arloan.
  12. Zuzendaritzaren menpeko polizia-unitateetako plantilla organikoen proposamenak egitea, baita horiek aldatzeko edo ezabatzeko proposamenak ere.
  13. Ertzaintzako zentro eta unitateetan ezarri beharreko segurtasun-neurri, -arau eta -elementuei buruzko irizpideak eta Segurtasun Saileko komunikazio-azpiegiturak zehaztea, arlo horretan zerikusirik duten gainerako zuzendaritzekin batera; era berean, berari dagokio aholkuak ematea, instituzioetako eraikin eta instalazioen segurtasun-neurriei buruz.
  14. Honako hauek sustatzea: polizia-erakundearen eta bere zerbitzuen proiektu eta jarduera-plan orokorrei buruzko azterketak eta proposamenak; horiek eraginkortasunez kudeatzea eta kontrolatzea ahalbidetuko duten sistemak, metodoak eta prozedurak; eta lanbide-teknikak modernizatzea eta hobetzea. 
Euskadi, auzolana