Euskalmet - euskal meteorologia agentzia

euskadi.eus

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
 
  • Eguraldiaren iragarpena
  • euskoos
Jarraiguzu:
  • Twitter-era esteka
  • YouTube-ra esteka

Segurtasun Sailburuordetza

Titularra: Jesús María Zubiaga Nieva

DONOSTIA-SAN SEBASTIAN, 1
01010 VITORIA-GASTEIZ ( ALAVA)

Tlf.: 945018871 Ext. 18871
Faxa: 945018770

Agintaldia: 2013/04/19 - 2016/12/15
Inprimatu

EGINKIZUNAK

1.– Segurtasun Sailburuordetzari dagokio Segurtasun Sailari izendatzen zaizkion egitekoak betetzea honako arlo hauetan: pertsona eta ondasunen segurtasuna eta herritarren segurtasuna; udaltzaingoen koordinazioa; segurtasun pribatua; babes zibila eta larrialdiak; meteorologia; trafikoa eta bide-segurtasuna. Halaber, Segurtasun Sailburuordetzari dagokio ausazko jokoen eta ikuskizun zein jolas-jardueren erregimena.

2.– Ertzaintza dela-eta, honako hauek dagozkio Segurtasuneko sailburuordeari, betiere, sailburuaren goi-aginpidepean:

a) Ertzaintzaren zuzeneko agintaritza, eta haren unitateen eta haren menpeko polizia-zerbitzuen zuzendaritza, ikuskaritza eta koordinazioa.

b) Ertzaintza planifikatzea, haren lanpostu-zerrendak prestatzea, eta hura, oro har, antolatzea; egon daitezkeen langile-premiak zehaztuko dira, hautaketa- eta prestakuntza-prozesuak eta egin beharreko ebaluaketak gauzatu ahal izateko.

c) Ertzaintzako kideek bete beharreko polizia-zerbitzu publikoari buruzko jarraibideak ematea.

d) Izendapen askearen sistemaren bidez betetzea Ertzaintzako langile funtzionarioen lanpostuak, baldin eta sistema horren bidez betetzekoak badira, eta, betiere, aurrez horretarako deialdi publikoa egin bada.

e) Diziplina-arloko agintea gauzatzea, hauek oinarri direla: uztailaren 17ko 4/1992 Legea, Euskal Herriko Poliziari buruzkoa, eta maiatzaren 3ko 170/1994 Dekretua, Euskal Herriko Polizia Kidegoen Diziplina-erregimenaren Erregelamendua onartzen duena.

f) Bereizgarri berde edo txuridun dominak ematea.

g) Lankidetza eta elkarlana sustatzea segurtasun arloan erantzukizuna duten beste agintaritza eta erakunde batzuekin.

h) Autonomia Erkidegoaren irizpide orokorrak zehaztea, beste polizia-kidego batzuekin koordinatuta aritzeko.

3.– Segurtasun publikoaren arloko aginpideduna den aldetik, honako hauek dagozkio:

a) EAEko Segurtasun Publikoko Plan Orokorra egitea.

b) Herritarren Segurtasuna babesteari buruzko otsailaren 21eko 1/1992 Lege Organikoak Autonomia Erkidegoari aitortzen dizkion eskumenak erabiltzea, baldin eta eskumenok berariaz beste organo batzuei eman ez bazaizkie.

c) EAEko Poliziak toki publikoetan bideokamerak erabiltzeko baimenei eta haien erabilerari dagokienez, eman zaizkion eskumenez baliatzea, betiere, uztailaren 21eko 168/1998 Dekretuarekin bat etorriz.

d) Segurtasun Pribatuari buruzko uztailaren 30eko 23/1992 Legean jasotako administrazio-eskumenak baliatzea, betiere, berariaz beste organo batzuei eman ez bazaizkie, eta segurtasun pribatuaren araudiaren kontrako arau-hauste oso larriak egiten badira, zehapenak ezartzea, Euskal Autonomia Erkidegoak segurtasun pribatuaren arloan dituen aginpideak arautzen dituen abenduaren 24ko 309/1996 Dekretuaren 12. artikuluari jarraikiz.

e) Mehatxua edo jazarpena jasaten duten pertsonak edo erakundeak babesteko zerbitzua planifikatzea eta zuzentzea, bai polizia-zerbitzu publikoaren bitartez, bai berariaz horretarako kontratatutako segurtasun-zerbitzu pribatuak erabiliz; eta eman beharreko jarraibideak ematea, hargatik eragotzi gabe Segurtasun Pribatuari buruzko Legeko 1.4 artikuluan ezarritakoaren arabera orokorrean eman daitezkeen jarraibideak.

f) Euskal Herriko Poliziaren Datu Bilketarako Zentroaren eta zentro hori osatzen duten fitxategien erantzukizuna, betiere, Euskadiko Segurtasun Publikoaren Sistema Antolatzeko ekainaren 28ko 15/2012 Legean xedatutako ondorioetarako.

g) Honako hauek baimentzea: udalerrien arteko lankidetza-hitzarmenak (Euskadiko Segurtasun Publikoaren Sistema Antolatzeko ekainaren 28ko 15/2012 Legearen 48. artikulua), eta udalerriak polizia-zerbitzuak emateko elkartzea (lege beraren 49. artikulua).

4.– Ausazko jokoei eta ikuskizun zein jolas-jarduerei buruzko araudia aplikatzearen eremuan, honako hauek dagozkio:

a) Euskal Autonomia Erkidegoan jokoa arautzeko azaroaren 8ko 4/1991 Legearen 32.2 artikuluan xedatutako zehapenak ezartzea.

b) Jendaurreko ikuskizunak eta jolas-jarduerak arautzeko azaroaren 10eko 4/1995 Legearen 38.3.c) artikuluan xedatutako zehapenak ezartzea.

c) Kirol-ikuskizunetan egon daitekeen indarkeria, arrazakeria, xenofobia eta intolerantziaren aurkako uztailaren 11ko 19/2007 Legearen kontrako arau-hauste oso larriengatik, 360.000 eurora arteko isunak eta honako zehapen hauek ezartzea: kirol ikuskizunak antolatzeko desgaitzea edo kirol-esparrua ixtea –gehienez ere, urtebetez–, eta kirol-esparrura sartzea debekatzea –gehienez ere, hiru urtez–.

5.– Honako zuzendaritza hauek daude Segurtasun Sailburuordetzaren menpe:

a) Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako Zuzendaritza.

b) Joko eta Ikuskizun Zuzendaritza.

c) Trafiko Zuzendaritza.

d) Ertzaintzaren Zuzendaritza.

e) Segurtasuna Koordinatzeko Zuzendaritza.

Euskadi, auzolana