Euskalmet - euskal meteorologia agentzia

euskadi.eus

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
 
  • Eguraldiaren iragarpena
  • euskoos
Jarraiguzu:
  • Twitter-era esteka
  • YouTube-ra esteka

Larrialdiei Aurregiteko eta Meteorologiako Zuzendaritza

Titularra: Pedro José Anitua Aldekoa

 

Agintaldia: 2013/04/19 - 2016/12/15
Inprimatu

EGINKIZUNAK

1.– Larrialdiei aurre egiteko eremuan, honako egiteko hauek dagozkio Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako Zuzendaritzari: Larrialdiak kudeatzeko apirilaren 3ko 1/1996 Legeak eta berari lotutako araubide osagarriak ezartzen dutenaren haritik, Segurtasun Sailari dagozkion egiteko zein eskumenak gauzatu eta betetzea. Zehazki hauxe dagokio:

a) Eusko Jaurlaritzaren eskumeneko babes zibileko planak egitea; horien ezarpena, mantentzea eta berrikuspena koordinatzea, baita erabilera koordinatzea ere, kasuan kasuko planak bere zuzendaritzari buruz ezartzen dituen zehaztapenekin bat etorriz.

b) Ordenamendu juridikoan xedatutako bitartekoak erabiliz, Euskal Autonomia Erkidegoko beste administrazioen ardurapeko larrialdietarako planen idazketa bultzatzeko laguntza ematea, baita erkidegoaz kanpoko eremua hartuta ere, Euskal Autonomia Erkidegoko lurraldean eragin berezia izan dezaketenen kasuan ere.

c) Larrialdi-zerbitzua kudeatzea, 1-1-2 telefono-zenbakiaren eta SOS-Deiak larrialdiak koordinatzeko zentroen bidez.

d) Larrialdiak kudeatzeko apirilaren 3ko 1/1996 Legearen 26.2 artikuluak aipatzen dituen jarduteko taktikak prestatzea, eta, halaber, haien tratamendurako jarduerak zuzentzea eta jarduteko baliabideak koordinatzea, indarreko legeriaren arabera.

e) Euskal Autonomia Erkidegoan gerta daitezkeen larrialdi-egoerei aurre egiteko era guztietako bitarteko eta baliabideak sor eta gara daitezen bultzatzea.

f) Ekimenak sustatzea, herritarrek larrialdien prebentzio eta esku-hartzean izan behar duten partaidetza antolatzeko eta garatzeko. Horretarako, babes zibileko boluntario-elkarteen jarduera bultzatuko da, baita horiek Larrialdiei Aurre Egiteko Euskal Sisteman sartzea ere.

g) Euskal Autonomia Erkidegoko arriskuen inbentarioa eta erabilgarri diren bitarteko eta baliabideen katalogoa eguneratuta izatea.

h) Eusko Jaurlaritzaren eskumenen eremuan, larrialdietarako ariketak eta simulazioak antolatzea eta egitea.

i) Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiarekin batera lantzea babes zibilaren eta larrialdien arloan akademiak egiten duen prestakuntza-programazioa.

j) Bitarteko didaktikoak sortzea sustatzea, Larrialdiei Aurre Egiteko Euskal Sistemako langileak gaitzeko, eta, oro har, herritarrak sentsibilizatzeko.

k) Larrialdiak kudeatzeko lanbide-maila guztietako prestakuntza-curriculumen garapena bultzatzea.

l) Euskal Autonomia Erkidegoko Auto-babeseko Planen erregistroa kudeatzea; auto-babesa sustatzea eta zabaltzea, eta, beste erakunde eta erakunde batzuekin lankidetzan, programak egitea, herritarrei informazioa emateko, zein arriskuren menpe dauden eta larrialdiei nola erantzun behar dien jakin dezaten.

m) Behar diren neurriak garatzea, itsasertzeko jurisdikziopeko uretako gertakariei aurre egitea bermatzeko, eta itsasoko laguntzaren arloko legeria betearazteko.

2.– Autonomia Erkidegoko Administrazioak meteorologia eta klimatologiaren arloan dituen eskumenen barruan, hauxe dagokio Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako Zuzendaritzari:

a) Euskal Autonomia Erkidegoaren titulartasunekoak diren meteorologia-azpiegitura, -jarduera eta -zerbitzuak planifikatzea, koordinatzea eta mantentzea.

b) Sare hidrometeorologikoa planifikatzea, zaintzea eta mantentzea, baita sarearen informazio-kalitatea ere.

c) Eguraldiaren behaketa integratua eta etengabea, meteorologiaren eta fenomeno natural klimatikoen azterketa eta iragarpena.

d) Informazio meteorologiko ofiziala lantzea eta kudeatzea, eta erabiltzaile publiko zein pribatuentzako informazio meteorologiko eta klimatologikoa lantzea eta zabaltzea.

e) Meteorologia eta klimatologiaren gaineko informazio-politika eta -produktuak garatzea, komenigarriak direnak, bai zerbitzu publikoentzat (babes zibila, bide-segurtasuna, ...), bai meteorologiak garrantzia handia hartzen duen zenbait sektore eta jarduera ekonomikorentzat (nekazaritza, arrantza,...).

3.– Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako Zuzendaritzari atxikitzen zaizkio Euskal Meteorologia Agentzia eta Larrialdiei Aurre Egiteko eta Babes Zibileko Zuzendaritzari Laguntzeko Zerbitzua (LAZLZ).

Euskadi, auzolana