Euskalmet - euskal meteorologia agentzia

euskadi.eus

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
 
  • Eguraldiaren iragarpena
  • euskoos
Jarraiguzu:
  • Twitter-era esteka
  • YouTube-ra esteka

Araubide Juridikoaren, Zerbitzuen eta Hauteskunde Prozesuen Zuzendaritza

Titularra :Eugenio Artetxe Palomar


Agintaldia: 2013/04/19 - 2016/12/15
Inprimatu

EGINKIZUNAK

1.– Araubide Juridikoaren, Zerbitzuen eta Hauteskunde Prozesuen Zuzendaritzak izaera juridikoko jarduerak koordinatu behar ditu Segurtasun Sailaren kudeaketaren eremuan, Sailaren gainontzeko organoen laguntza-organoa da, eta Sailaren eskumeneko hauteskunde-prozesuen garapena kudeatzeko ardura du.

2.– Segurtasun Sailaren izaera juridikoko jardueren eremuan, egiteko hauek dagozkio:

a) Legegintzako garapen-planak proposatzea, eta xedapen orokorren proiektuak eta aurreproiektuak landuz eta izapidetuz garatzea, ukitutako organoekin lankidetzan eta haiekin koordinatuz.

b) Administrazio-hitzarmenak eta laguntza eta diru-laguntzei buruzko agindu arauemaileak izapidetzea, baita sailburuak edo sailburuordeek ebatzi beharreko administrazio-prozedurak ere, bestelako organoei esleitzen ez bazaizkie.

c) Jaurlaritzaren Kontseilura eta bere eskuordeturiko batzordeetara bidali beharreko Sailaren gaiak izapidetzea, baita Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian edo beste edozein aldizkari ofizialetan argitaratu beharreko xedapenak eta administrazio-egintzak ere.

d) Xedapen orokorren, Sailarekin sinatu beharreko akordio eta hitzarmenen berri juridikoki ematea, eta baita, horretarako eskatzen denean, Jaurlaritzaren Kontseiluak eta haren Eskuordeko Batzordeek aztertu beharreko gaien berri ere, eta Saileko edozein organok eskatzen dion laguntza juridikoa ematea.

e) Segurtasun Sailari emandako kudeaketa-eremuan burutzen diren jarduera juridikoak koordinatzea, eta Sailak esku hartzen duen jurisdikzio-prozeduren eta haren gain dauden ebazpenen jarraipena egitea.

f) Ertzaintzako langileen abokatu-laguntza eta jurisdikzio penalaren eta zibilaren aurrean Ertzaintzako kideak ordezkatu eta defendatzeko habilitazioari buruzko apirilaren 25eko 250/1995 Dekretuan aurreikusitako gainontzeko egitekoak.

3.– Segurtasun Sailaren langileen eta zerbitzuen kudeaketaren eremuan, egiteko hauek dagozkio:

a) Sailera atxikitako giza baliabideak zuzendu eta administratzea, Segurtasun Administrazioa eta Ertzaintzaren laguntza-zerbitzuetara atxikitako langileak salbu, bere eskumenen eremuan.

b) Lanpostuen zerrendak proposatzea bere eskumenen eremuan, baita egitura, langile eta organigramei buruzko Sailaren informazio bateratua aurkeztea ere.

c) Langileen prestakuntza- eta hobekuntza-plan eta -programak kudeatzea, hargatik eragotzi gabe HAEEren eskumenak.

Halaber, langile horien hizkuntza-normalizazioaren prozesuaren analisia, plangintza eta jarraipena egitea ere badagokio, Saileko Euskara Unitateak zehaztutako esparruan.

d) Indarreko legeriaren arabera, Administrazioa antolatu, berritu eta modernizatzearekin zerikusia duten egitekoak, sail guztiei esleitutako gai orokor eta komunak direlako, Segurtasun Sailari ere badagozkionak; erregistro- eta artxibo-sistemak; baliabide bibliografikoak antolatzea; departamentuko bulegoen barne-araubidea eta atxikitako ondarearen eta haren ekipamenduaren administrazioa eta kontserbazioa; baita Europako araudi eta politikak landu eta aplikatzeko Eusko Jaurlaritzaren esku-hartzea prestatzeko koordinazioa ere.

Sail guztientzat komunak diren informazio-sistemen eta telekomunikazioen arloko egitekoak ere badagozkio, beste organo bati esleituak ez bazaizkio bederen.

e) Emakumeen eta gizonen arteko berdintasunaren arloko indarreko plan eta arauetan aurreikusitako neurrien burutzapena sustatzea.

4.– Hauteskunde-prozesuen kudeaketaren eremuan, egiteko hauek dagozkio:

a) Eusko Legebiltzarrerako hauteskunde-prozesuen garapena planifikatu, kudeatu eta koordinatzea, Hauteskunde Araubide Orokorreko Legeak Segurtasun Sailari horretarako esleitutakoak barne, sailburuari dagozkionak izan ezik.

b) Eusko Jaurlaritzaren eskumenekoak diren hauteskunde-prozesuen modernizazioa bultzatzea eta EAEko herritarren ordezkaritza politikoan eragina duten hauteskunde-prozesuen jarraipena egitea.

c) Urteko diru-laguntzen zenbatekoa nola banatu proposatzea, indarreko hauteskunde-legean finkatutako irizpideen arabera.

d) Erreferendumak eta kontsultak egiteko behar diren jarduerak planifikatu eta kudeatzea, indarreko legeriak ezarritakoaren arabera.

Euskadi, auzolana