Euskalmet - euskal meteorologia agentzia

euskadi.eus

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
 
  • Eguraldiaren iragarpena
  • euskoos
Jarraiguzu:
  • Twitter-era esteka
  • YouTube-ra esteka

Sailburuaren Kabineteko Zuzendaritza

Titularra: Ana María Reka Esparza 

DONOSTIA-SAN SEBASTIAN, 1
01010 VITORIA-GASTEIZ ( ALAVA)

Tlf.: 945018755 Ext. 18755
Faxa: 945018861

Agintaldia: 2013/04/19 - 2016/12/15
Inprimatu

EGINKIZUNAK
  1. Kabineteko Zuzendaritzak laguntza eta aholkularitza emango dio sailburuari, bere egitekoak bete ditzan. Kabineteak egiteko hauek hartuko ditu bere gain:
    1. Sailburuaren lan-programaren jarraipena egitea.
    2. Sailburuak, Sailaren politika garatzeko interesgarri direlakoan, agintzen dizkion azterlanak egitea.
    3. Sailaren egitekoetan eragina duten gaien inguruko informazio egokia bildu, aztertu eta aurkeztea. Horretarako, gaiarekin zerikusia duten Saileko beste organo eskudunekin batera lan egingo du.
    4. Saileko ekitaldi ofizialak eta protokolozkoak antolatzea, hargatik eragotzi gabe Jaurlaritzaren Lehendakaritzari dagozkionak.
    5. Ertzaintzaren Musika Bandak ekitaldi ofizial eta protokolozkoetan parte hartzea planifikatu eta zehaztea.
    6. Sailak sustatutako kongresuak, jardunaldiak edo mintegiak antolatzeko lanak koordinatzea.
    7. Sailak Eusko Legebiltzarrarekin eta Arartekoarekin dituen harremanak bideratzea, Eusko Jaurlaritza osoarentzako organo eskudunaren bidez.
  2. Zuzendaritza honi atxikiko zaizkio Ertzaintzaren kideen omenaldi eta aitormen-ekitaldi ofizialetan eta protokolozkoetan laguntzen duten Zerbitzuen Unitateko Ertzaintzako funtzionarioak, Ertzaintzako funtzionario-estatutuarekin loturiko gaiekin zerikusia duten kideak salbu.
Euskadi, auzolana