Euskalmet - euskal meteorologia agentzia

euskadi.eus

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
 
  • Eguraldiaren iragarpena
  • euskoos
Jarraiguzu:
  • Twitter-era esteka
  • YouTube-ra esteka

Euskadiko klimatologia

Urtaroak eta Lurraldeak / Uda

Udaberriaren amaiera aldean freskurak azken astinduak eman ondoren, uda ekaineko solstizioarekin batera etorri ohi da gurera. Azoreetako antizikloia iparrerantz hedatzen da, mendebaleko haizeen zirkulazio nagusia ia desagertu egiten da, eta egoera horretan berriro ere tokiko ezaugarri geografikoek baldintzatzen dituzte eskualde klimatiko desberdinen arteko diferentzia termikoak. Nabarmenagoa egiten da itsasoko brisaren eragina jasotzen duen itsasertzeko zerrenda hestu bateko eta brisa horiek ia erdiesten ez dituzten haran eta barrualdeko tenperaturen arteko aldea.

Uren banalerroa igaro eta gero, gauzarik aipagarriena Arabako mendebaldearen eta ekialdearen artean sumatzen den tenperatura-gradientea da. Ekialderantz goazen eran, Kantauri itsasoak tenperatura gozatzeko duen ahalmen hori ahuldu eta deuseztu egiten da, eta tenperatura dezente igotzen da. Tenperatura-gradientea intsolazioaren igoerarekin lotuta dago.

Hezetasunari dagokionean, ipar eta hegoaren arteko aldeak oso garrantzitsuak dira. Isurialde atlantikoan erregistratzen diren hezetasun erlatiboaren indizeak oso altuak dira; aldiz, Euskal Herriaren erdialdean eta hegoaldean udako indizeak asko jaisten dira urteko beste urtaro batzuekin alderatuz gero.

Euskadi, auzolana