Euskalmet - euskal meteorologia agentzia

euskadi.eus

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
 
  • Eguraldiaren iragarpena
  • Pronóstico marítimo
Jarraiguzu:
  • Twitter-era esteka
  • YouTube-ra esteka

Zatoz gu ezagutzera

Zer da Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako Zuzendaritza (LAEMZ)?

Eusko Jaurlaritzako Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako Zuzendaritza (LAEMZ) sortu zen; alde batetik, Larrialdiei Aurre Egiteko eta Babes Zibilerako Zuzendaritza eta, beste aldetik, Meteorologia eta Klimatologia Zuzendaritzarekin bat egitearen ondorioz, 2010. urtean amaitu zen bat egitea azken Zuzendaritza Herrizaingo Sailean sartu eta gero.

Egun, gizarte aurreratuenen ahultasuna meteorologian daukaten mendekotasunean datza; izan ere, gero eta azpiegitura gehiago dago eta “just-in-time” bizimoduagatik, non muturreko meteorologiak protagonismo negatiboa baitute. Protagonismo hori egunez egun areagotuz doa, eta horrek eragiten du meteorologian egiten den inbertsioa/gizartearen onura ratioa izatea inbertsio publikoetan altuenetako eta ezagunetako bat; gainera, inbertsio hori altuagoa da muturreko egoera oso handia bada.

Bi Zuzendaritzak batzeko arrazoia da muturreko egoera meteorologiko horien inpaktu negatiboa gutxitzeko beharra; horretarako, horien ondorioak prebenitzeko elkarrekin lan egiten da alerta garaiz emateko, modelizazioa eta jarraipenerako sistemen hobekuntzaren bidez.

Ikuspegi meteorologiko batetik, LAEMZek jarraitzen du denbora errealean datuak hartzeko sistemak garatzen (estazio meteorologikoak, ozeano-eta hidro-meteorologikoak, hidro-meteorologikoak, radar meteorologikoak, haize garbiko radarrak, kostaldeko radarrak, tximistak detektatzeko radarrak…). Fenomeno meteorologikoa gertatzen denean, informazioa izatea ezinbesteko baliabidea da muturreko meteorologiari aurre egiteko eta edozein erabiltzaileri interes orokorreko informazioa eskaintzeko.

Denbora errealean ematen den informazioa erakunde eta erabiltzaile publiko zein pribatuen esku ipintzen da, gizarteak erabil dezan WEB orri honetan: www.euskalmet.euskadi.net, Euskadiko Autonomia Erkidegoan bisitatuenetako bat. Gainera, nabarmentzekoa da LAEMZek egiten duen kanporako ikuspen meteorologiakoa eta klimatikoa “Euskalmet” markaren bidez eginten dela.

Azkenik, adiearazi behar da LAEMZ ikerkuntza eta beste erakundeekiko elkarlana sustatzen ari da, horien artean Foru aldundiak, Uraren Euskal Agentzia (URA) edo Energiaren Euskal Erakundea (EEE).

Euskadi, auzolana