Euskalmet - euskal meteorologia agentzia

euskadi.eus

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
 
  • Eguraldiaren iragarpena
  • Pronóstico marítimo
Jarraiguzu:
  • Twitter-era esteka
  • YouTube-ra esteka

Zatoz gu ezagutzera

Azpiegitura

LAEMZek dituen hainbat azpiegitura:

  • Euskadiko Sare Hidro-Meteorologikoa, 90 estazio-meteorologiko dituena denbora errealean konektatuta. Horiek Foru aldundiek, URAk eta DAEMek kudeatzen dituzte. Estazioek neurtzen dituzte bai parametro meteorologikoak, bai ibaien emaria, bai ibaien uraren parametro fisiko eta kimikoak. Estazio bakoitzera konektatutako sentsoreen kopurua oso aldakorra da, estazio batzuek parametro meteorologikoak baino ez dituzte neurtzen eta beste batzuek, aldiz, parametro hidrologikoak ere neurtzen dituzte. Argibide gehiago nahi izanez gero, jo ezazue web orri honen “Estazio meteorologikoak” izeneko atalera eta “i” botoia sakatu.
  • Kapilduiko radarra. Radar hori Dopper eta duala da. Horrek 10 minuturo atmosfera osoaren eskaneo-bolumenak egiten ditu, batak 100km-ko ratio du eta besteak, aldiz, 300km-koa. Radarraren funtzio nagusia prezipitazioaren banaketa espaziala eta denborazkoa neurtzea da.
  • Punta Galeako aire garbiko radar profilagailua. Haizea geruzaka neurtzen du, baita 60m-tik 7000 m-rako atmosferaren tenperatura birtuala ere.
  • Kostaldeko frekuentzia handiko radarra. Bi estazio ditu (Matxitxako eta Higer), radarrak Bizkaiko Golkoaren ur azaleko itsaslasterrak neurtzen ditu.
  • Euskadiko sei kaietan plataforma hidro-meteorologikoak. Horiek 10 minuturo neurtzen dituzte parametro ozeanografikoak zein meteorologikoak.
  • Ur sakonetako buiak. 600 m-ra kokatuta, ordu erdiro Matxitxako eta Donostia inguruko parametro ozeanografiko eta meteorologikoak neurtzen ditu.
  • Atmosferako deskarga elektrikoak detektatzeko sarea. Hiru azpisare ditu, horietako batek frekuentzia altuan (VHF) lan egiten du, beste batek frekuentzia baxuan (LF) eta azkenak ,LINETekin elkarlanean, oso frekuentzia baxuan. Tximisten datuak denbora errealean ematen dizkigute.
  • Globo zunda meteorologikoen jaurtitzaile automatikoak. Arteaga-Gautegizen kokatuta, Bir International Center eraikinean hain zuzen. Bere funtzio nagusia hauxe da: globo zundak jaurtitzea, horiek neurtuko dituzte atmosferaren altuera ezberdinak, tenperatura, hezetasuna, presioa eta haizea; horrela, ezagutza eta iragarpen meteorologikoa hobetuko dugu.
  • Disdometro-sarea. Ur-tantak, elur-malutak eta kazkabarra neurtzeko sistema. Horrek ematen digu abiadura, tamainen banaketa eta beraien abiadurak puntu zehatz batean. Prezipitazioa, mota eta radar meteorologikoaren emaitzak fintzeko balio du.
Euskadi, auzolana