Euskalmet - euskal meteorologia agentzia

euskadi.eus

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
 
  • Eguraldiaren iragarpena
  • Pronóstico marítimo
Jarraiguzu:
  • Twitter-era esteka
  • YouTube-ra esteka

Informazio aerobiologikoa

Sarrera

Polenak dira, landareek, ugaltzeko, loreetan sortzen dituzten ale mikroskopikoak. Airean polenak egonez gero, oso ohikoa da alergia (polinosia) sortzea. Are gehiago, polenek ondoeza eta asma-, errinitis- edo konjuntibitis-sintoma biziak ere ekar ditzakete.  Landare, arbola, belar, zuhaixka eta sasi guztiek sortzen dute polena. Prozesu hori urte osoan gertatzen da, baina batez ere udaberrian izaten da alergiak agertzeko joera handiagoa, sasoi horretan sortzen baita polen gehiena.

Udazkenean eta neguan zenbat eta euri eta elur gehiago egin, orduan eta polen gehiago hautematen da. Bestalde, polena sortzen den sasoian zer eguraldi egiten duen, horren arabera izaten da polen-maila giroan, hau da, tenperatura, haize, hezetasun eta euri-mailaren arabera.

Alergia dutenen erantzun-atalaseari dagokionez ere, aldeak izaten dira pertsona batzuen eta besteen artean. Nolanahi ere, baliteke sintomak gutxitzea urtaroak aurrera egin ahala.

Adituek egin behar dute polinosiaren diagnostiko medikoa. Haiek kalkulatuko dituzte, bada, zein polenek sortu duen alergia, garapen-sasoia, bete beharreko prebentzio-neurriak, eta, hala balegokio, hartu beharreko botikak ere bai. Bestalde, alergia dutenek airean dabilen  polen-mailaren berri  izanez gero, jakingo dute zer egin behar duten albait kontaktu gutxien izateko alergiaeragilearekin.

(Iturria: SEICAP)

Zer egin polenekin albait kontaktu gutxien izateko?

  1. Ahal dela, mendira eta parkeetara ahalik eta gutxien joan, polinizazio gehiena izaten den sasoietan.
  2. Polen asko pilatuta dagoen egunetan, albait denbora gehien etxean geratu, batez ere haizea dabilenean.
  3. Etxea goizean goiz aireztatu eta gero leihoak itxita utzi.  
  4. Gauean, leihoak itxita izan.
  5. Autoan ibiltzean, leihatilak itxita eraman eta airea girotzeko sisteman filtro egokiak jarri.
  6. Ez ibili lorategi-lanak egiten, ez belarra mozten, ezta belardian etzanda ere.
  7. Babestu begiak eguzkitako betaurrekoak jantzita.
  8. Xurgagailuak edo zapi hezeak erabili garbitzeko, eskobatu beharrean edo hautsa zapi batez harrotu beharrean.
  9. Ez lehortu arropa aire zabalean.
  10. Aditu batek azaldutako medikaziojarraibideak bete.
  11. Giroan dagoen polen-mailaren berri izan.
Compromiso con las personas