Euskalmet - euskal meteorologia agentzia

euskadi.eus

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
 
  • Eguraldiaren iragarpena
  • Pronóstico marítimo
Jarraiguzu:
  • Twitter-era esteka
  • YouTube-ra esteka

Aukeratutako argazkiak

  • Datu orokorrak
    Egilea: Enrique Florit Encinas
    Titulua: Ulloaren koroa + Brocken espektroa
    Noiz: 2013/01/05
    Non: Ubieta mendia (Zalla)

    Iruzkina:

    "Loria", “Gloria”, “Ulloaren koroa" edo "Anthelion" izeneko fenomeno optikoa honela gertatzen da: lainoaren tantek eguzkiaren argian islapen, difrakzio eta errefrakzio konbinazio berezia egiten dute, eguzkia behatzailaren atzean dagonean. Argiak erretrosakabanatzearen efektua egiten du, eta behatzaile itzalaren inguran koloratutako eraztunak ikusten dira. Argazki honetan "Brocken espektroa" ere ikus dezakegu, hots, behatzailaren itzala handitua lainoan. "Loria"k itzal hori inguratzen du.
    Efektu hori egiteko, eguzkia bizkarrean izan ez ezik, ur tanta txikiak ere egon behar dira (adibidez, laino moduan), eta horien arteko neurria oso antzekoa, oso uniformea, izan behar du.

  • Datu orokorrak
    Egilea: Gorka Basterretxea
    Titulua: lilia (Lilium pyrenaicum)
    Noiz:  
    Non: Bermeo(Aritzatxu hondartza)

    Iruzkina:

    Bermeoko Aritzatxu hondartzako izugarrizko argazkia. Zerua urdin iluna ikusten dugunean oso hezetasun eta hauts gutxi airean dagoela esan nahi du.

  • Datu orokorrak
    Egilea: Fernando González
    Titulua: Ipar haizea
    Noiz: 2012/05/15 13:45:00
    Non: La Arena hondartza

    Iruzkina:

    Itsasoan haizea Beaufort eskalaren arabera zehazten da. Kasu honetan, bataz besteko haizeak 20-28 km/h; horiek, esandako eskalan 4. mailari dagozkio, hau da “brisa bizia”.
    Itsasoaren egoera, hau da olatuak, Douglas eskalaren arabera zehazten da. Kasu honetan 3. maila; hau da “itsaskia”, 0,5 eta 1,25 metro bitarteko olatuekin.

  • Datu orokorrak
    Egilea: Mikel Gonza
    Titulua: Lanbroa eta hodei baxuak
    Noiz: 2012/05/11
    Non: Portugalete

    Iruzkina:

    Bero biziko egun baten atzean (osteguna), kostaldeko lehenengo lerroan bereziki, haizeak ipar-mendebalderako noranzkoa hartzearekin batera, tenperaturak behera egin zuen, hezetasun erlatiboa igo egin zen, eta oso hodei baxuak sartu ziren. Argazki honetan ikusten dugunez, Portugaleteko Zubi Esekiaren goiko partea ezin dugu ia-ia ikusi, eta zubiari eusten dioten zutabeak, berriz, argi eta garbi agertzen dira.

  • Datu orokorrak
    Egilea: Fernando González
    Titulua: Goi-hodeiak
    Noiz: 2012/05/01 12:00:00
    Non: La Arboleda

    Iruzkina:

    Argazki xarmangarri honetan Punta Lucero, Serantes mendia eta Getxo ikusten dira, argazkia maiatzaren 1ean aterata dago. Egun horrek atzean utzi zuen oso euritsua izan den apirila, egia esan, meteorologia serie osoan egun gehien euria egin duen hila izan da. Egun euritsu horietan, intsolazioa, hau da, eduki genituen eguzki orduak, oso txikia izan zen. Apirilaren 9a izan zen erabat garbia egon zen egun bakarra. Argazki honetan hodei altuak ikusten dira, argia eta eguzki errea pasatzen uzten dutenak.

  • Datu orokorrak
    Egilea: Luis Biedma
    Titulua: Ostadar bikoitza
    Noiz: 2012/04/24 08:40:00
    Non: Sestao

    Iruzkina:

    Barruko ostadarra (benetako "ostadarra") beti barnekoa da eta ikusleagandik bigarrena baino hurbilago dago. Bigarrenean koloreak aldrebes agertu behar dira. Horrelako ostadar bikoitza ikus ahal izateko, behintzat, argiak bi errefrakzio eta hiru islapena egin behar ditu tantetan..Ohi denez, bi arkuen arteko tokia oso iluna dela ikus dezakegu.

  • Datu orokorrak
    Egilea: Josean Villafranca
    Titulua: Ilunsentia itsasoan
    Noiz: 2012/03/21 18:30:00
    Non: Baiona

    Iruzkina:

    Argazkian ikusten denez, olatuen tankeraren arabera "Haize Itsaso" baten aurrean gaude, haizea dabilen zonaldean sortzen dira olatuak eta. Olatuak oso irregularrak dira eta bata bestearen ondoan gertatzen dira. Douglas eskalaren arabera, itsasoaren egoera adierazteko graduak olatuen neurriarekin sailkatzen dira, eta argazki horretan Itsaskia da, zeren eta olatuen altuera 0,5 eta 1,25 metro bitarteko baitira.

  • Datu orokorrak
    Egilea: Nuria Bilbao
    Titulua: Polen-hodeiak
    Noiz: 2012/03/17 13:30:00
    Non: Matxitxakoko lurmuturra

    Iruzkina:

    Pasa den astean, beroa dela eta, Kantauri Isurialdean landareak mugitzen hasi ziren eta loretu ziren, bereziki pinuak. Argazki honetan ikus dezakegu ohiko ez den zerbait, hau da, polen-hodeiak. Polen egoera jakiteko Euskalmeteko web gunean daukazu informazioa, Osasun Sailak egindakoa.

  • Datu orokorrak
    Egilea: Víctor Muñoz
    Titulua: Zerua ukitzen
    Noiz: 2012/03/01
    Non: Bilbao

    Iruzkina:

    Antizikloi menpe gaudenean oso arrunta da iparraldetik eta ipar-ekialditik haizeak jotzea, eta orduan, “zerua partez hodeitsua” izatea. Horrek esan nahi du hodeiek zeruaren 1/8 eta 4/8 artean estaltzen dutela.

  • Datu orokorrak
    Egilea: Ricardo Zunzunegui
    Titulua: Egunsentia Mirandan
    Noiz: 2012/02/29 08:10:00
    Non: Miranda

    Iruzkina:

    Argazki honetan lanbroa edo lainobera ikus dezakegu, hau da, ur-ttantta txiki-txikiak suspentsioan. Hori gertatzen da gauean tenperatura jaisten denean. Ikuspena km bat baino txikiagoa denean, lanbroa edo lainobera esan beharrean lainoa edo behelainoa deritzogu.

  • Datu orokorrak
    Egilea: Juan Carlos Asin
    Titulua: Antzigarra Gurutzean
    Noiz: 2012/02/12
    Non: Gorbeia

    Iruzkina:

    Otsail honetan ia-ia denbora guztia Gorbeiako Gurutzean tª zero behetik egon da. Egoera batzuetan, nahiz eta tª zero behean egon, lainoak bere barruan ur likidoa darama, laino super-hoztua deritzona. Orduan, ura zer edo zer ukitzean izozt bihurtzen da. Horixe da argazkian ikusten duguna, antzigar mota bat. Antzigar horrek itzelezko irudiak utzi ditzakegu, baina oso arazo larriak ere, batez ere leku altuetatik pasatzen diren goi tentsioko dorreetan eta kableetan.

  • Datu orokorrak
    Egilea: Leo Sánchez
    Titulua: Izotza Berrostegietan
    Noiz: 2012/02/08 14:30:00
    Non: Berrostegieta

    Iruzkina:

    Otsailaren 2tik 15era hotz bolada luze batean murgildu gara. Hotz bolada honek ez digu utzi ez tenperatura baxu harrigarririk ez elurte potolorik baina, dena den, ez da izan normala. Hotzak ekartzen digun arazoen artean ur hodiak apurtzea dago. Argazki honetan ikus dezakegu nola Arabako Lautadan, Berrostegietan hain zuzen ere, horrelako egoerak izugarrizko irudiak utzi dizkigun.

  • Datu orokorrak
    Egilea: Alazne Amundarain
    Titulua: Elurra Gorbeian
    Noiz: 2012/02/12 13:00:00
    Non: Gorbeia

    Iruzkina:

    Elurrak arazoak eragiten dizkigu baina onurak ere bai. Baita honelako irudi atseginak. Zortziehun metrotrik gora elur geruza lodia da eta asteon lodiagoa izango da.

  • Datu orokorrak
    Egilea: Ane Aramburu Celaya
    Titulua: Elurra Durangon
    Noiz: 2012/02/02 13:00:00
    Non: Durangoko bidegorria

    Iruzkina:

    Elurra edo antsigarra adar txikietan itsatsita geratzen denean, horrek tenperatura zero behetik gaudela esan nahi du. Eta ez da harritzekoa, aste honetan oso tenperatura baxuak eduki baititugun, altuera txikietan ere bai, Durangon ateratako argarki hau ikusten dugunez.

  • Datu orokorrak
    Egilea: Pedro Aldekoa
    Titulua: Elurra teilatuetatik ikusita
    Noiz: 2012/01/30 16:00:00
    Non: Vitoria-Gasteiz

    Iruzkina:

    Asteburuon elurra bota zuen Gasteizen, baina ez zuen lurra zuritu. Mendietan, aldiz, erabat zuritu zuen eta tontorretan 20 cm baino gehiago pilatu ziren.

  • Datu orokorrak
    Egilea: Joseba Hernando López
    Titulua: Euria antizikloipean
    Noiz: 2012/01/22 12:47:00
    Non: Garaiko parkea

    Iruzkina:

    Oso deigarriak izan dira asteburu honetan izan ditugun euriak, antizikloi egoera itzel batean gertatu dira eta. Hodeiak oso behean, 2000m baino beherago, eta halere, ostadar eder hori, zirimiriekin atzealdean , ikusterik izan dugu.

  • Datu orokorrak
    Egilea: Javier Rodríguez Sueiro
    Titulua: Olatu itzela paseo berrian
    Noiz: 2012/01/03 11:44:00
    Non: Donostia

    Iruzkina:

    Hondoko itsasoak itzelezko zipriztinak eragin ditzake. Argazki honetan ikus dezakegu nola zipriztin hori 40 metro baino gehiago igo den.

  • Datu orokorrak
    Egilea: Teodoro González
    Titulua: Hodei-itsasoa
    Noiz: 2011/12/26 10:00:00
    Non: Elgeta

    Iruzkina:

    Antizikloi bat gure inguruan ezartzen denean, haran hondoetan gaueko behelainoak sortzen dira, batez ere neguan, eta batzuetan behelaino horiek oso iraunkorrak izaten dira.

Euskadi, auzolana