Euskalmet - euskal meteorologia agentzia

euskadi.eus

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
 
  • Eguraldiaren iragarpena
  • Pronóstico marítimo
Jarraiguzu:
  • Twitter-era esteka
  • YouTube-ra esteka

Parte hartzeko oinarriak

Euskalmeten bidez, Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako Zuzendaritzak jarduera berri bat eskaini nahi du. Jarduera hori parte hartu nahi duten guztiei zuzenduta dago, parte hartzeko Euskalmeteko web orrian argitagarriak diren argazkiak bidali behar dira.

Astero jasotzen ditugun argazkietako bat argitaratuko dugu, noiz jaso dugun kontuan hartu gabe.

Argazkiak honako helbide elektronikora bidali behar dituzue: euskalmetweb@ej-gv.es. Argazkiarekin batera datu hauek jarri behar dituzue: izen-abizenak, helbidea eta egilearekin harremanetan jartzeko telefono zenbakia. Era berean, argazkia non, noiz eta zer ordutan egin den agertu behar da.

Euskalmeteko web orrian argitaratutako argazkien egileek ez dute ordainsaririk izango, baina oparitxo bat bidaliko diegu beti.

Parte-hartzaileak

Nahi duenak parte har dezake, beti ere parte hartzeko oinarriak onartzen baditu.

Argazkia eta gaiak

Argazkiak meteorologia gaiarekin zerikusia izan behar du, lehentasuna emango zaie EAEn ateratako argazkiei. Ez dugu bestelakorik onartuko, ezta legez kanpokorik ere.

Lanak argitaragabekoak izango dira, norberak eginak. Egileek beraiek egindakoak baino ez ditugu onartuko, eta argazkiak egileenak izan behar dira.

Argazkietan irudi pribatuak edo adingabekoenak agertuz gero, bigarren kasuan ezinbestekoa da beraien aiten, amen edo lege-tutoreen baimena, Izaera Pertsonaleko Datuak Babesteari buruzko 15/1999 Lege Organikoaren arabera.

Formatua norberak aukeratuko du.

Egiletza eta egile-eskubideak ematea

Lehiaketa honetan parte hartzeak dakar Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako (aurrerantzean LAEMZ) Zuzendaritzari lanak dohainik ematea, LAEMZek argitara ditzake, baina jabetza eta egiletasunari dagozkion gainontzeko eskubideak egileenak izango dira. LAEMZek argazkia erabiltzen duenean, beti jarriko du argazkiaren egilearen izena.

LAEMZek argazkia erabili ahal izango du, beti ere helburua indarrean dagoen legearekin bat badator eta Zuzendaritzak egiten duen lanarekin harremana badu. Jarduera honetan parte hartzeak klausula hori onartzea dakar.

Baloratzeko irizpideak

Lanak irizpide hauen arabera baloratuko ditugu:

  • Deialdira egokitzea.
  • Edukiaren kalitatea.
  • Kalitate teknikoa.

JARDUERA HONETAN PARTE HARTZEAK OINARRI GUZTIAK ONARTZEA DAKAR.

*Oharra: Gabonak direla eta, jasotako argazkien hautaketa urtarrilaren lehenengo hamabostaldian egingo dugu.

Compromiso con las personas