Euskalmet - euskal meteorologia agentzia

euskadi.eus

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
 
  • Eguraldiaren iragarpena
  • euskoos
Jarraiguzu:
  • Twitter-era esteka
  • YouTube-ra esteka

Babes Zibileko Boluntariotzako Aholku Batzordea

24/2010 Dekretuak, urtarrilaren 19koak, herritarrek larrialdiei aurre egiteko euskal sisteman borondatez parte hartzea arautzen du eta bere azken xedapenetatik bigarrenean, Babes Zibileko Boluntariotzako Aholku-batzordea sortzen du, Euskadiko Babes Zibileko Batzordearen lan-organo gisa. Era berean, Dekretu horrek ezartzen du aholku-batzordearen eraketan, Euskadi­ko Babes Zibilerako Batzordean dauden erakundeek hartuko dutela parte, batzorde horretan erabakitako moduan eta, halaber, Babes Zibileko Boluntariotza­ko Erakunde Laguntzaileen Erregistroan inskribatuta dauden erakundeetako ordezkariei egingo zaiela dei, erakundeek proposatu ondoren.

Araudia

24/2010 DEKRETUA, urtarrilaren 19koa, herritarrek Larrialdiei Aurre Egiteko Euskal Sisteman duten borondatezko parte-hartzeari buruzkoa (PDF, 181 KB)

Izendapen-aginduak

Babes Zibileko Boluntariotzako Aholku-Batzordeak onartutako aktak

Azken Babes Zibileko Boluntariotzako Aholku-Batzordea

Data:

2018ko urriaren 2a.

Gaiak:

  1. Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiak Boluntarioentzako on line prestakuntza (arkampus) aurkeztea.

  2. Boluntariotza Dekretua aldatzeko proiektua.

  3. Larrialdietan Koordinatuta Esku Hartzeko Zerbitzuaren Arduradunak taktika operatiboak eguneratzeko proposamenei eta 2018ko taktika operatibo berriei buruz informatzea.

  4. Errenteriako BZak 2019ko maiatzean Errenterian egingo duten IV. Babes Zibileko Boluntarioen Nazio-topaketari buruz informatzea.

  5. 112-SOS DEIAK zerbitzuaren APPa aurkeztuko da, larrialdien eremuan ezagutarazteko.

  6. Eskariak eta galderak.

Euskadi, auzolana