Euskalmet - euskal meteorologia agentzia

euskadi.eus

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
 
  • Eguraldiaren iragarpena
  • euskoos
Jarraiguzu:
  • Twitter-era esteka
  • YouTube-ra esteka

Bideozaintza eta askatasun batzordea

Aholku-organo horrek pribatutasuna babestu behar du eta herritarrek norberaren irudia, intimitatea eta duintasuna zaintzeko daukaten eskubidearen bermea sendotu behar du, Euskal Herriko Poliziak toki publikoetan bideokamerak erabiltzeari dagokionez.

Araudia

«168/1998 Dekretua, uztailaren 21ekoa, Euskal Autonomia Erkidegoko poliziak toki publikoetan bideokamerak erabiltzeko baimenen eta haien erabilera garatzen duena».

Funtzioak

Hauek dira Bideozaintza eta Askatasun Batzordearen funtzioak:

  • Bideokameren instalazio finkoak instalatzeko baimena eman baino lehen txostena egitea.
  • Bideokamera mugikorrak erabiltzeko baimena ematen duten ebazpenak jasotzea eta, halakorik beharko balitz, eman beharreko txostena egiteko grabazioen euskarri fisikoa eskuratzea.
  • Bideokamera mugikorrei buruzko arrazoitutako txosten bat jasotzea premia eta larritasun handiko kasuetan edo baimena garaiz lortu ezin denean.
  • Hamabostean behin bideokamera mugikorren erabilerari buruzko informazioa hartzea, eta horrelako tresnez egindako grabazioen euskarria eskatzea behar den guztietan.
  • Egoki deritzonean, ofizioz txostenak ematea bideokamera mugikorrak erabiltzeko baimenei buruz, eta bai hauei dagozkien grabazioei buruz ere.
  • Bideokamerez grabatutako irudi eta soinuen erregistroak bideokamerak erabiltzeko legezko printzipioei zenbateraino egokitzen zaizkien argitzeko txostenak ematea, eskudun organoek eskatuz gero.
  • Bere eginkizunak betetzeko behar duen informazioa eskatzea Administrazioko eta Poliziako agintari arduradunei.
  • Indarrean dagoen Lege Antolamenduan ezartzen zaizkion gainerako eginkizun guztiak.

Batzordekideak

Bideozaintza eta Askatasunen Batzordeak sei kide ditu:

  • Batzordeburua: Euskal Herriko Justizi Auzitegi Nagusiko presidentea edo haren ordezkoa.
  • Fiskaltzaren ordezkari bat, Euskal Autonomia Erkidegoko Justizi Auzitegi Nagusiko fiskalburuak aukeratu beharrekoa.
  • Zuzenbide-arloko izen handiko profesional bat, funtzionarioa ez dena eta Administrazioarekin lan harremanik ez duena. Euskal Herriko Unibertsitateko errektoreak aukeratuko du bere gaitasuna kontuan harturik.
  • Hiru batzordekide. Herrizaingo sailburuak aukeratuko ditu, euren lanbide ardurak edo trebetasuna kontuan harturik.
  • Idazkaria: Herrizaingo sailburuak izendatuko duen Herrizaingo Saileko teknikari batek jardungo du.

Batzordeko ordezko kideak izendatzeko baldintzak berak izango dira eta izendatutakoen kopurua ere bera izango da, kide titularren kategoria bakoitzerako.

Gaur egungo batzordearen osaera:

AGINDUA, 2017ko maiatzaren 19koa, Segurtasuneko sailburuarena, zeinaren bidez aldatzen eta argitaratzen baita uztailaren 21eko 168/1998 Dekretuaren bitartez sortutako Bideozaintza eta Askatasunen Batzordearen osaera.

Jarduera

Bideozaintza eta Askatasun Batzordea urtean lau aldiz biltzen da, batzordeburuaren aginduz, idazkariak batzorde hori deitzen duenean.

Hala ere, tratatu beharreko kontuen izaera edo premia dela eta, bilera gehiago egin beharra dagoela ikusten bada, bilera gehiago egin daitezke.

Hartutako erabakiak

Hurrengo bilera

  • 2018ko otsailaren 6a
Euskadi, auzolana