Euskalmet - euskal meteorologia agentzia

euskadi.eus

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
 
  • Eguraldiaren iragarpena
  • euskoos
Jarraiguzu:
  • Twitter-era esteka
  • YouTube-ra esteka

Euskal Autonomia Erkidegoko Babes Zibilerako Batzordea

Euskal Autonomia Erkidegoko Babes Zibilerako Batzordea Euskadikoherri babesaren alorrean organo aholkularia, erabakitzailea, koordinatzailea eta homologatzailea da. Segurtasun Sailari atxikita dago. Batzordearen lehendakaritza Segurtasun Sailburuordetzari dagokio eta batzordekide gisa Eusko Jaurlaritzaren hainbat sail, Foru Aldundiak, Estatuak Euskal Autonomia Erkidegoan duen administrazioa eta Eudel ere badaude.

Euskal Autonomia Erkidegoko Babes Zibilerako Batzordearen menpe lan-organo hauek daude:

  • Arrisku Teknologikoari aurre egiteko Batzorde Teknikoa:Euskal Autonomia Erkidegoko Babes Zibilaren Batzordearen menpe dago. Euskadik dituen arrisku teknologikoei erantzun teknikoa emateko dokumentuak prestatzen eta koordinatzen dituen lantaldea da. Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako Zuzendaritzak idazkaritza- eta koordinazio lanak egiten ditu.
  • Arrisku Naturalei Aurre Egiteko Batzorde Teknikoa: Arrisku Teknologikoari Aurre Egiteko Batzorde Teknikoaren antzeko ezaugarriak ditu, baina arrisku naturalen arloan. Lan gehienak uholdeak izateko arriskuaren inguruan egin ditu.
  • Babes Zibileko Boluntariotzako Aholku-Batzordea:Euskal Autonomia Erkidegoko Babes Zibilerako Batzordearen menpeko lan-organo horrek babes zibilaren arloan boluntarioek izan beharreko prestakuntza eta uniformetasuna zehazten ditu. Horren helburu nagusia da babes zibileko boluntariotzako erakundeen eta boluntarioen erregistroa definitzea eta garatzea, eta baita horiek kide boluntario gisa akreditatzea ere. Batzorde hori Larrialdiei Aurre Egiteko Zuzendaritzak dinamizatzen du.

Araudia

Otsailaren 17ko 24/1998 DEKRETUA, Euskal Herriko Herri Babeseko Batzordearen osaketa, egitekoak eta antolamendua arautzen dituena (PDF, 28 KB)

Izendapen-aginduak

2013ko apiriralen 26ko AGINDUA, Segurtasuneko Sailburuarena, Euskal Herriko Herri Babeseko Batzordea izendatzeko dena (PDF, 924 KB)

Jarduera

Euskal Autonomia Erkidegoko Babes Zibilerako Batzordearen azken bilera

Data: 2017ko ekainaren 21a.

Gaiak:

  1. Euskadiko Babes Zibilerako Batzordearen 2016ko ekainaren 22ko osoko bilkuraren akta irakurtzea eta onartzea.
  2. Babes zibilaren arloan helburuen berri ematea: Gobernuaren Plana eta Segurtasun Sailaren Plana.
  3. 2017/05/25eko Babes Zibileko Bonluntarioen Aholku Batzordean hitz egindakoaren berri ematea Batzordeari.
  4. Batzordeari 1/2017 Legegintzako Dekretuaren berri ematea (apirilaren 27koa, Larrialdiak Kudeatzeko Legearen testu bategina onartzen duena).
  5. Batzordearen txostena, suteen prebentzio eta itzalketako eta salbamenduko zerbitzuetarako erakundeen arteko batzordea sortzeko eta arautzeko dekretu-proiektuari buruz.
  6. Batzordearen txostena, Sariak eta Aintzatespenak sortzeko Dekretu-Proiektuari buruz.
  7. Batzordearen txostena, Jendaurreko Ikuskizun eta Jolas Jardueren Legea Garatzeko Erreglamendua onartzen duen Dekretu-proiektuari buruz.
  8. Batzordearen txostena, Berangon dagoen METALO SPAIN SLU (lehengo ELMET SLU) enpresa berriaren Kanpoko Larrialdi Planari buruz.
  9. Zierbenan dagoen (Bilboko portuaren instalazioetan) BAHÍA DE BIZKAIA GAS (BBG) enpresaren Kanpoko Larrialdi Planaren eguneratzeari buruzko txostena.
  10. Batzordeak Udal Larrialdietarako planen eguneratzeari buruzko Batzordearen txostena: Arrigorriaga, Barakaldo, Leioa eta Zalla Bizkaian eta Donostia eta Orio Gipuzkoan.
  11. Batzordeak presetako Larrialdietarako Planak homologatzea: Urkulu (Aretxabaleta), Ibai Eder (Azpeitia).
  12. Eskariak eta galderak

Arrisku Teknologikoari Aurre Egiteko Batzorde Teknikoaren azken bilera

Data: 2017ko ekainaren 1a.

Gaiak:

  1. Berangon dagoen METALO SPAIN SLU (lehengo ELMET SLU) enpresa berriaren Kanpoko Larrialdi Plana, SEVESO araudiaren mende dagoena.
  2. Zierbenan dagoen, Bilboko portuaren instalazioetan, BAHÍA DE BIZKAIA GAS (BBG) enpresaren Kanpoko Larrialdi Planaren eguneratzea, SEVESO araudiaren mende dagoena.
  3. Eskariak eta galderak.
Euskadi, auzolana