Euskalmet - euskal meteorologia agentzia

euskadi.eus

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
 
  • Eguraldiaren iragarpena
  • euskoos
Jarraiguzu:
  • Twitter-era esteka
  • YouTube-ra esteka

Suteen Prebentzio eta Itzalketako eta Salbamenduko Zerbitzuetarako Erakundeen arteko Batzordea

Kide anitzeko organo bat da, Suteen Prebentzio eta Itzalketako eta Salbamenduaren gainean aholkua emateko, eztabaidatzeko eta parte hartzeko, eta segurtasun publikoaren arloan eskumena duen Eusko Jaurlaritzako sailari atxikitzen zaio.

Araudia

245/2017 DEKRETUA, azaroaren 7koa, Suteen Prebentzio eta Itzalketako eta Salbamenduko Zerbitzuetarako Erakundeen arteko Batzordea sortzen duena (PDF, 238 KB)

Eginkizunak

Hona Suteen Prebentzio eta Itzalketako eta Salbamenduko Zerbitzuetarako Erakundeen arteko Batzordearen eginkizunak:

  • Zerbitzuak hobetzeko proposamenak egitea, batez ere erantzuteko denboraren eta zerbitzua baldintza homogeneoetan eskaintzearen inguruan, hiriburu eta/edo lurralde historiko bakoitzaren berezitasunak eta ezaugarriak kontuan hartuz.
  • Zerbitzuen baliabide teknikoak eta behar dituzten bestelako baliabideak homogeneizatzea proposatzea, egin beharreko lanak eraginkorragoak izan daitezen.
  • Zerbitzuen jarduteko metodoak eta protokoloak homogeneizatzea sustatzea (gai horretan diharduten administrazio guztiek adostuak izan beharko dute).
  • Zerbitzuei zuzentzen zaizkien ikastaroen eta gainerako prestakuntza-ekintzen programazioaren berri izatea.
  • Zerbitzuen arteko lankidetzarako akordioak bultzatzea.
  • Zerbitzu guztientzako estatistika-eredu komun bat ezar dadila sustatzea.

Batzordearen proposamen eta irizpenak ez dira lotesleak izango.

Osaera

Honela osatuko da Suteen Prebentzio eta Itzalketako eta Salbamenduko Zerbitzuetarako Erakundeen arteko Batzordea:

  • Batzordeburua: Eusko Jaurlaritzan segurtasun publikoaren arloko eskumenak dituen saileko zuzendari bat.
  • Euskal Autonomia Erkidegoan suteen prebentzio eta itzalketako eta salbamenduko zerbitzuen titular diren administrazioen bina ordezkari.
  • Eusko Jaurlaritzako bi ordezkari, segurtasun publikoaren arloko eskumenak dituen saileko sailburuak aukeratuak, hain zuzen ere, Batzordeak dituen eginkizunen eremuan erantzukizunen bat dutenen artetik.
  • Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako ordezkari bat.
  • Euskadiko udalen ordezkaritza zabalena duen elkarteko ordezkari bat.
  • Euskadiko suhiltzaileen ordezkaritza zabalena duen elkarte profesionaleko ordezkari bi.
  • Idazkaria: Eusko Jaurlaritzan segurtasun publikoaren eskumena duen saileko funtzionario bat.

Izendapen-aginduak

Segurtasuneko Sailburuaren agindua, 2018ko urtarrilaren 9koa, Suteen Prebentzio eta Itzalketako eta Salbamenduko zerbitzuetarako erakundeen arteko batzordeko kideak izendatzeko dena (PDF, 150 KB)

Jarduera

Suteen Prebentzio eta Itzalketako eta Salbamenduko Zerbitzuetarako Erakundeen arteko Batzordearen azken bilera

Data: 2018ko maiatzaren 16a. (asteazkena)

Aztergaiak

  1. Ongi etorria eta Batzordearen xedeari eta helburuei buruz hitz egitea. Batzordearen funtzionamenduari buruzko proposamena aurkeztea eta horretaz hitz egitea.
  2. Segurtasun Sailaren helburu honi buruzko informazioa ematea eta proposamenak egitea: gertakari konplexuetan espezializatuta dauden erakunde ezberdinetako taldeen jarduteko eta esku-hartzeko prozedurak homogeneizatzea, horrelako gertakariei erantzun integratu eta homogeneoa eman ahal izateko.
  3. Suhiltzaileen hautapena eta prestakuntza, baita mailaz igotzea ere. Gai-zerrendak homogeneizatzea. Batzordeak arlo horretan daukan zeregina.
  4. Esku-hartzeko arduradunentzako kontrol eta aginte bateratuaren eredu bat ezartzea.
  5. Larrialdietan sareak kudeatzea.
  6. Larrialdien arloan beste Autonomia Erkidego batzuei laguntzeko prozedura eta agian Europar Batasunaren Mekanismoaren barruan Hondamendietan Laguntzeko Unitateak sortzea.
  7. 2018an taktika operatiboak berraztertzea. Suhiltzaileek horietan izaten duten zeregina berraztertzea. Mobilizazio-protokoloak eta taktika operatiboetan txertatzeko modua.
  8. Zerbitzuen Karta Orokor bat, SPEIS bakoitzak, bere giza baliabideak eta baliabide materialak kontuan hartuta, egingo dituen lanak karta horretatik har ditzan.
  9. Interrelazioa, ondoko autonomia erkidegoetako esku-hartzeetan.
  10. Larrialdien eta Babes Zibilaren arloko sarien inguruko informazioa eta proposamenak.
  11. Eskariak eta galderak.

igo

Euskadi, auzolana