Euskalmet - euskal meteorologia agentzia

euskadi.eus

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
 
  • Eguraldiaren iragarpena
  • euskoos
Jarraiguzu:
  • Twitter-era esteka
  • YouTube-ra esteka

Meteorologiako oinarrizko ezagutza

Haizea

Haizea, mugimenduan dagoen airea da, eta mugimendu horrek hiru dimentsio baditu ere, normalean, osagai horizontalaren abiadura eta jobidea bakarrik hartzen dira kontuan. Haizea aztertzeko hainbat eskala baliatzen dira. Hona hemen taula batean bilduta.

 

Longitudearen araberako eskala

Tamaina (km)

Adibideak

Planetaren eskala

±5.000

Hadley zelula

Eskala sinoptikoa

±1.000

Latitude ertainetako zikloiak

Mesoeskala

±75

Trumoi-ekaitzak eta brisak

Mikroeskala

<5

Zurrunbiloak

Eskala bakoitzak prozesu atmosferiko bereziak eta identifikatzeko modukoak erakusten ditu, eta, oro har, eskala batean aktibitatea indartsu bada, eskala horren azpitik dauden eskaletako aktibitatea ezdeusa gertatzen da.

Haizea

Haizearen profil bertikalaren aldaketa:
Lehen hurbilketa batean esan daiteke, aireak presio-gradientearen eta Coriolis indarraren eragina jasaten dituela, eta airearen mugimendua bi indar horien arteko orekaren ondorio dela. Oreka geostrofiko horren ondorioz, beraz, airea isobarekiko paraleloan mugitzen da, aurrera egin ahala, ipar-hemisferioan goi-presioko guneak eskuinetara uzten dituelarik. Lurrazaletik gertu, ordea, oreka hori nolabait ere hautsi egiten da lurrazalarekiko marruskaduraren eraginez, eta, berriro ere, egokitu egiten da: haizearen abiadura moteldu egiten da, eta jobidea ere aldatu egiten da, halako moldez ezen haizeak isobarak moztu eta behe-presioko eremuetarantz bideratzen baita. Lurrazalaren erliebearekiko marruskaduraren eragina ez dago erliebearen baitan soilik, une bakoitzeko eguraldi bereziak ere badu eraginik.

Haizea bizi dabilelarik, zerua hodei geruza ez oso handiak estaltzen duenean, airearen abiadura lurrazalaren mailan 0 izatetik, 300-500 m-ko altueran balio geostrofikoa izatera hel daiteke, altuerarekin haizea erlojuaren orratzen norabidean mugitzen delarik. Udan, eguzkiaren intsolazioa gorena denean, lurrazalarekiko marruskadura altuera polit bateraino nabaritzen da (1000-2000 m), eta gainera, airea lurrazaletik igoarazten duten konbekzio-korronteek areagotu egiten dute marruskaduraren efektu hori. Arrazoi horregatik beragatik, haizearen batez besteko abiadura ia konstantea izan ohi da atmosferaren lehen 1000 m-tan, altueraren jobidean aldaketarik nabaritu gabe. Gauean, batez ere oskarbi denean, atmosferaren beheko aldean ia ez da haizerik ibiltzen, eta haizea, erliebearen sakonunetarantz erakartzen duen grabitate-efektuak soilik arrotuarazten du.

Euskadi, auzolana