Euskalmet - euskal meteorologia agentzia

euskadi.eus

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
 
  • Eguraldiaren iragarpena
  • euskoos
Jarraiguzu:
  • Twitter-era esteka
  • YouTube-ra esteka

Meteorologiako oinarrizko ezagutza

Mesoeskalako Zirkulazioak

Hirietan dituzten efektuak:
 
Hirietan, energia-balantzea dezente aldatzen da, inguruarekin alderatuz gero. Hona hemen arrazoi nagusiak:
  1. Industriak eta berogailuak.
  2. Zementu, adreilu eta asfaltoz egindako obrek, egunez beroa xurgatu eta gauez askatzen baitute.
  3. Gai kutsatzaileen geruza, zeinak erradiazio infragorriak islatu egiten baititu.
Arrazoi horien ondorioz sortzen diren aldaketek, "bero-uharte" deitzen den hori sortzea eragiten dute; bero-uharte hori gai da bere kabuz zirkulazio konbektiboa eragiteko; ezaugarri gisa hiriaren barrualdera sartzen diren haize ahulak aipatu behar dira, gai baitira hiri hori hartzen duen eskualdean batez beste egiten duen erregimen plubiometrikoa aldatzeko.

Irudia handitu


Hegal eta haranetako haizea:

Mendi-hegalak berotu edo hozten direnean, horrek dentsitatean eta presioak halako aldaketa batzuk eragiten ditu, eta, ondorioz, tokian tokiko zirkulazioak sortzen dira; gero eta haize orokor ahulagoa, orduan eta haize lokal indartsuagoa.

Oro har, haize horiek gauez aire hotza mendi-hegaletatik behera jaitsarazten dute (haize katabatikoa). Egunez, eguteran dauden mendi-hegalak berotzean, gain-gainean dagoen aireak, arinagoa denez, gora egiten du, eta horri haize anabatikoa esaten zaio. Bi haize mota horiek (katabatikoa eta anabatikoa) ingurune menditsuetako berzikulazio berezia osatzen duten zirkulu bat eragiten dute.

 

Irudia handitu Irudia handitu


Itsas eta lehorreko brisak:

Zerua oskarbi dagoen egun eguzkitsuetan, eskualdeko haizeak ahul jotzen duenean, itsasoaren ondo-ondoan dagoen lurra, ura baino askoz ere azkarrago berotzen da. Prozesu horren ondorioz, lehorraren eta itsasoko uraren tenperaturak ez datoz bat, eta, tenperaturaren diferentzia horrek, itsasotik lehorrerako aire-zirkulazio lokala eragiten du.


Gauean, berriz, lurrazala erraz hozten da, eta itsasoko ura, aldiz, oso motel edo ia batere ez da hozten, eta ondorioz, kontrako egoera gertatzen da, eta haizeak lehorretik itsasora jotzen du.

Irudia handitu Irudia handitu

Euskadi, auzolana