Euskalmet - euskal meteorologia agentzia

euskadi.eus

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
 
  • Eguraldiaren iragarpena
  • euskoos
Jarraiguzu:
  • Twitter-era esteka
  • YouTube-ra esteka

Meteorologiako oinarrizko ezagutza

Atmosferako Zirkulazio Orokorra

Atmosferako zirkulazio orokorraLurra, eguzkiaren erradiazio intzidentearen, erradiazio islatuaren eta igorritako erradiazioaren artean orekan dagoen gorputz bat da. Atmosferak bero-makina baten antzera jokatzen du: bero-iturria ekuatore aldean dauka, energia-superabit garbi batekin; eta poloetan, aldiz, sarbegi bat, energia-defizit garbia islatzen duena. Atmosferaren egitekoetako bat tropikoen eta poloen artean dagoen bero-diferentziaren energia potentziala, energia zinetiko bihurtzea da, beroa batetik bestera eraman ahal izateko.


Lurra jiraka ibiliko ez balitz, aire beroa ekuatore parean konbekzio-mugimenduagatik igo, eta poloetarantz joango litzateke; han hoztu, eta behera etorri ondoren, atzera lurrazaleko haize gisa itzuliko litzateke, energia zinetikoaren zati bat eta geratzen zaion berotasuna lurrazalarekiko marruskaduran agortuz. Baina Lurra, poloetatik igarotzen den ardatz baten inguruan higitzen denez, ekuatorean sortutako konbekzio-zelulak (Hadley zelulak) Coriolis indarrak eraginda desitxuratu eta ibilbidea aldatu egiten dute, (ipar-hemisferioan eskuinerantz), eta, ondorioz, poloetarantz doan aireak ekialderantz jotzen du, eta itzulerakoak, aldiz, mendebalerantz.

 

Zirkulazioaren funtzionamendua:

Atmosferako zirkulazio orokorraCoriolis indarrak Hadley zeluletan eragitean, zelulak zatitu egiten dira, baina zatiketa horren emaitza diren zirkulazioak zonalak izan ohi dira, ez hainbeste meridionalak (hau da, paraleloetan zehar gertatzen dira gehiago, meridianoetan zehar baino), eta, hartara, mugimendu horren hamarren bat soilik bideratzen da ekuatore edo poloetarantz.

Ekuatore aldean, gora igotzen den airea hoztu, eta ondorioz, kondentsatu, eta oihan tropikaletan hain ohikoa den prezipitazioa eragiten du. Airea jaisten den inguruetan, berotu eta hezetasun erlatiboa gutxitu egiten da, eta, ondorioz, lehortea eta prezipitaziorik gabeko "eguraldi ona" eragiten du. Subsidientzia hori latitudeko 30 ºren inguruan gertatu ohi da, eta zuzenean lotuta dago basamortuekin eta antizikloi-sistema handi erdi-iraunkorrek eskuarki hartzen duten lekuarekin, hau da, Ozeano Pazifikokoarekin eta Azoreetakoarekin.

 

Euskadi, auzolana