Euskalmet - euskal meteorologia agentzia

euskadi.eus

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
 
  • Eguraldiaren iragarpena
  • euskoos
Jarraiguzu:
  • Twitter-era esteka
  • YouTube-ra esteka

Meteorologiako oinarrizko ezagutza

Zikloiak eta Antizikloiak

Lurraren ardatzarekiko mugimendu-kantitatearen momentuari eustearren, mugimenduan dagoen aireak latitudean gora igotzekoan abiadura hartzen du edo latitudean beherakoan moteldu egiten du. Hortaz, zirkulazio-zelula handiak elkar ukitzen duten lekuetan abiadura handiak erdiesten dira, eta horrek jet korronteak eragiten ditu. Jet korronte polarra ez da tinko mantentzen, baizik eta sigi-sagan ibili ohi da, poloko aire hotzak tropikoetako aire beroagoarekin topo egiten duen fronte polarreko lekuan perturbazioak eraginez. Jet korrontearen eta fronte polarraren arteko elkarreragin horren ondorioz, fronte-sistemak sortzen dira, eta horiexek dira, hain zuzen ere, latitude ertainetako eguraldiaren aldaketaren arrazoi nagusiak.

Hona hemen fronteak direla-eta, latitude ertainetan eguraldiaren aldaketa eragiten duten depresio-guneetako gorabeherak. Behe-presioko sistemak oso lotuta daude jet korronte polarraren perturbazioarekin, eta hezetasun eta tenperatura ezaugarri desberdinak dituzten aire-masak bereizten dituzten azaletan zehar eratu ohi dira. Behe-presioko zentroak, frontean sortzen diren uhinduren ondorio izan ohi dira; fronteko aire hotzak bultza egiten dio beroari, eta horrela, depresio-gune baten bueltan biraka hasten dira, ipar-hemisferioan erlojuaren orratzen kontrako jobidean. Hona hemen fronte-depresio bat nola sortu eta desegiten den.

Zikloiak eta antizikloiak

  • Fronte hotza aire beroa eta aire hotza bereizten dituen banaketa-azala da; aire hotzak bultza egiten dio beroari eta azpian sartzen zaio falka modura, aire beroa gorantz bidaliz. Eten-lerroaren malda 1/50 eta 1/150 artekoa da.
  • Fronte beroan, berriz, aire-masa beroak egiten dio bultza hotzari; malda 1/100etik 1/300ra bitartekoa, edo are gehiagokoa izan daiteke, frontearen isatsean marruskadurak duen eraginagatik. Marruskadura horren ondorioz, gerta liteke, aire-masa beroa aire-masa hotzari gailentzea.
Euskadi, auzolana