Euskalmet - euskal meteorologia agentzia

euskadi.eus

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
 
  • Eguraldiaren iragarpena
  • euskoos
Jarraiguzu:
  • Twitter-era esteka
  • YouTube-ra esteka

Euskadiko klimatologia

Ezaugarri Geografikoak / Erliebeak

Euskadiren erliebeak alde nabarmenak eragiten ditu zona orografiko batzuetako eta besteetako parametro klimatikoen artean. Penintsula Iberiarraren erliebeak ere badu eraginik euskal klimaren ezaugarri orokorretan. Penintsula berez mendigune bat denez, (batez besteko altitudea 660 m-ren bueltan dabil), eta oztopo egiten duten inguru menditsu ugari dituenez, hego-mendebaldetik datozen Atlantikoko haizeak oso bestelako ezaugarriekin iritsi ohi dira Euskadira.

Lehenengo eta behin, penintsula SW-NE norabidean zeharkatzen duten aire-masa ozeanikoak, lehortu egiten dira bidean, eta Kantaurialderantz eta Frantziako hego-mendebaldeko lautadetarantz jaistekoan berotu egiten dira. Kontua da, aire-masa bat igotzen denean, prozesu horretan hedatu eta hoztu egiten dela, eta hoztutakoan asetu, kondentsatu eta prezipitazioak eragiten dituela.

Haizea NWkoa denean ordea, euskal mendiak oso aproposak dira Atlantikoko aire-masak igarotzen uzteko, eta bizkor-bizkor egiten dute aurrera, Mediterraneo aldera. Haizeak gogor jo ohi du, eta euskal mendien erliebeak, goraka doan arrapala baten gisara, ikaragarri errazten die bidea kondentsazioari, hodeiei eta azkenik prezipitazioari. Eta horrexegatik da euskal itsasertza Kantaurialdeko kostalderik euritsuena. Baina, era berean euskal mendien haizebeko aldeek, batez ere, Arabako Errioxako lurrek eta Nafarroa hegoalde guztikoek ur-tanta batzuk baino ez dituzte hartzen.

Euskadi, auzolana