Euskalmet - euskal meteorologia agentzia

euskadi.eus

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
 
  • Eguraldiaren iragarpena
  • euskoos
Jarraiguzu:
  • Twitter-era esteka
  • YouTube-ra esteka

Euskadiko klimatologia

Ezaugarri Geografikoak / Ozeanoarekiko Distantzia

Golkoko korronteari esker, Europako kostek latitudeagatik legozkiekeena baino askoz ere negu epelagoak izan ohi dituzte. Atlantikoko itsas korronteen sistemagatik ez balitz, neguko klima oso bestelakoa izango litzateke Euskadin: askoz ere hotzagoa, eta, ziur aski, prezipitazio dezente urriagorekin.

Penintsula iberiarretik Eskandinabiara arte, mendebaleko haizea gailentzen denez, neguan Amerika iparraldetik datozen aire-masa hotzak Atlantikoko ur epelen gainetik igarotzean, berotu egiten dira. Eta horrela, itsasoko uraren azaletik datorren airea nahikoa epel iritsi ohi zaigu Europako itsasertzera.

Itsas azaleko ura hoztu egiten da. Hoztutakoan, dentsitatea handitu eta barrenera joaten da, eta, alderantziz, Golkoko korronteak hegoaldetik dakartzan ur epel ez hain dentsoak igo egiten dira, beste horien lekura. Hau da, uhal garraiatzaile bat bailitzan, Atlantikoko korronte-sistemak tropikoko latitudeetan batutako berotasuna etengabe iparralderantz ekartzen du; gero, latitude ertain eta altuetara iritsitakoan, aireari ematen dio berotasun hori, eta, era berean, mendebaleko haizeek Europarantz garraiatzen dute.

Euskadiko kliman garrantzia duten bestelako itsas eragin batzuk:

Mediterraneoa:
Mediterraneo aldetik datorren eragina batez ere Errioxan nabari da. Esate baterako,haizearen norabide batek eta besteak eragiten dituzten prezipitazioen banaketan, bereziki azpimarratzekoak dira eki eta hego-ekialdeko haizeekin gertatzen direnak. Egoera horietako asko, Ebro ibarra baliatuz, Mediterraneotik datozen aire-masa hezeek eragiten dituzte.
Bizkaiko itsasoa:
Atlantikotik datozkigun aire-masa handiez aparte, Bizkaiko itsasoak berak eragin zuzena du Euskadiko isurialde atlantikoko kliman, eta eragin garrantzitsua gainera.
  1. Udan oso sarri sartzen dira Kantauri aldetik datozen haize ahulak gurera, eta horiekin itsas brisak indarturik, itsasertzeko hezetasun-indizea altua izan ohi da, noiz eta udan.
  2. Iparretik sartzen den udako haizeak urak Bizkaiko golkoan gera daitezen eragiten du, Kantaurialdeko erpinean, hain zuzen; horrek ura ikaragarri gainberotuarazten du, eta, ondorioz, lurrunketa itzelak eraginda, zaparrada ederrak izateko aukera nabarmena izan ohi da euskal itsasertzean.
Euskadi, auzolana