Euskalmet - euskal meteorologia agentzia

euskadi.eus

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
 
  • Eguraldiaren iragarpena
  • Pronóstico marítimo
Jarraiguzu:
  • Twitter-era esteka
  • YouTube-ra esteka

Euskadiko Klimatologia

Ezaugarri Geografikoak / Latitudeak

Latitudea izango da, ziurrenik, Euskadiko klima gehien baldintzatzen duen faktore geografikoa. Urtaro bakoitzean izpiek duten inklinazioa aldatu egiten da latitudearen arabera. Eta, horrela, bada, Euskadi Ekuatorearen iparraldean 42ºeta 43,5º latitudeen artean dagoenez, latitude horrek zona epel deitutako horretan uzten du gure herria.

Latitudeak bi eratan eragiten du eskualde bateko kliman: lehenengo eta behin, eguzki-energia intzidentea zenbatekoa izango den eta urtean zehar urtaroen arabera zenbat aldatuko den baldintzatzen du; eta bigarrenik, inguru horretako haizeen norabide nagusia eta ohikoena zein izango den ere latitudeak emango du.

Oro har, latitudeak aginduta, Euskaldin eguzkiaren inklinazioa, eguerdian, gehienez ere 70º-koa izan ohi da udako solstizioan (ekainaren 21ean) eta gutxienez 25º-ekoa neguko solstizioan (abenduaren 21ean); eta egunak, hau da, eguzkiaren argiak, gehienez ere 16 ordu irauten ditu udan; eta neguan, gutxiena, 9 ordu inguruan.

Compromiso con las personas